224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Aldaketa, Udaleko kale-izendegian. Behin betiko onespena

Cabredoko Udalak, 2018ko urriaren 17an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Cabredoko Udaleko kale-izendegiaren aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 16an, eta jendaurreko epean inork ez du alegazio edo kexarik aurkeztu espedientearen aurka.

Aurrekoa kontuan harturik, Osoko Bilkurak, bertaratutakoek aho batez adostuta,

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–Udaleko kale-izendegia aldatzea, xehetasun hauei jarraikiz:

LURZ.

EGUNGO IZENA

IZEN BERRIA

1

196

Kale urbanizagarria, izenik gabe, z.g.

Marañongo errepidea, 11

1

397

Kale urbanizagarria, izenik gabe, z.g.

El Puerto bidea, 1

1

396

Kale urbanizagarria, izenik gabe, z.g.

El Puerto bidea, 3

1

576

Kale urbanizagarria, izenik gabe, z.g.

El Puerto bidea, 5

Bigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Estatistikako Institutu Nazionalari, Lur-ondasunen Zerbitzuari, Jabetza Erregistroari eta Posta eta Telegrafoak Estatu Sozietateari.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, eta kale-izendegiaren aldaketa zabaltzea tokiko komunikabideen bidez.

Laugarrena.–Udal zerbitzuek kasuan kasuko plakak eta seinale bertikalak aldatzea, izen berria izan dezaten, eta egoki diren aldaketak egitea Udaleko plano eta agirietan.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea aldaketa honek ukitutako guztiek jakin dezaten, beren helbide berria jakinarazteko, ondorio guztietarako, egoki iruditzen zaizkien pertsona fisiko eta juridikoei, zerbitzuetako enpresei (telefonia, elektrizitatea, gasa eta abar) eta erakunde publikoei (Gizarte Segurantza, Zerga Ogasuna, Osasunbidea eta abar).

Cabredon, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1813394