224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

4/2018 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontuko 4/2018 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria:

VI. kapitulua: 750.000,00 euro.

Finantzaketa:

VIII. kapitulua: 750.000,00 euro.

Burlatan, 2018ko azaroaren 2an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1813386