2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
3/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an, 3/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 3/2018 aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Goititzea diru-sarreren aurrekontuan.
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Diru-laguntza, abeltzaintzako azpiegiturak 2018 | 14.322,29 euro |
Diruzaintzako gerakina | 14.135,07 euro |
Goititzea gastuen aurrekontuan.
PARTIDA | ZENBATEKOA |
Abeltzaintzako azpiegiturak hobetzea 2018 | 28.457,36 euro |
Jaitzen, 2018ko urriaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L1813150