2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
2018ko 18. eta 19. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2018ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 11n, 2018ko aurrekontuan 18. eta 19. aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
18/2018 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
Gastuak goititzea:
Aurrekontu-aplikazioa: 1-9320-22708. “Kobrantzaren kudeaketa, tributuen ikuskapena eta berankortasuna”: 50.000,00 euro.
Finantzaketa:
Diru-sarrera bidezko kredituak: 1-3000. “Ekonomia-jardueren gaineko zerga”: 50.000,00 euro.
19/2018 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
Gastuak goititzea:
Aurrekontu-aplikazioa: 1-3420-62200. “Kiroldegia eraberritzea”: 300.000,00 euro.
Finantzaketa:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 300.000,00 euro.
Martzillan, 2018ko urriaren 23an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1812754