219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, ehiza-barrutiaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2018ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ehiza-barrutiaren kudeaketa arautzen duen ordenantzaren 17.1.1 artikuluaren aldaketa (iragarkia 2018ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, onetsitako aldaketa behin betiko onetsi da. Hona hemen haren testua:

17.1.1. Kanona herriko ehiztarien urteko txartelarengatik: 120 euro.

Onetsitako aldaketa honen kontra, aukeran, ondoren zehazten diren errekurtsoetako bat jar daiteke:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2018ko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1812615