216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2582/2018 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Ogasuneko teknikari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 471/2017 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen; haien plantilla-zenbakiak eta destinoak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko ziren. Ebazpena 2017ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 6an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 24ko 1350/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 31n emandako 1904/2017 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 21ean emandako 1176/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian bete beharreko lanpostuen zerrenda onetsi eta plantilla-zenbakiak eta destinoak zehaztu ziren.

Hautaprobak amaiturik, probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahaiak. Proposamen hori 2018ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27koan.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 21ean emandako 2115/2018 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkeztuta, eta betebeharrak betetzen direla egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Ogasuneko teknikari lanpostuan aritzeko: José Ignacio Cuevas Alústiza jauna, Iñaki Oroz Zabalza jauna eta Elena Vera Zarraluqui andrea, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen titular direnentzat erreserbatutako berariazko igoera txandakoak; eta Maialen Sierra Garde andrea, Edurne Iturri Barreneche andrea, Marta Lizarrondo Alcalá andrea, Fernando Albistur Lecea jauna, Itziar García-Bragado Ezpeleta andrea, María José Bermejo Barcos andrea eta Javier Larrea Velilla jauna, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak honela adjudikatzea:

José Ignacio Cuevas Alústiza jaunari 9723 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Iñaki Oroz Zabalza jaunari 9719 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Elena Vera Zarraluqui andreari 6809 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Maialen Sierra Garde andreari 9715 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Edurne Iturri Barreneche andreari 10134 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Marta Lizarrondo Alcalá andreari 9720 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Fernando Albistur Lecea andreari 9721 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Itziar García-Bragado Ezpeleta andreari 9722 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

María José Bermejo Barcos andreari 8595 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Javier Larrea Velilla jaunari 1289 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Zehazten da izendatutako izangaiek Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusian (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña) jabetu beharko dutela lanpostuaz, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera.

Aipatu epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Gizarte Prestazioen Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko urriaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1813313