214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

55/2018 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ariako balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 19ko 50/2018 Ebazpenaren bidez, Ariako balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zen.

2018ko urriaren 23an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ariako balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2018ko urriaren 23ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa jendaurrean jartzea udal interesdunaren bulegoetan, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Halaber, interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Ariako Udalari igortzea, onetsitako balorazio txostenaren kopiarekin batera.

Iruñean, 2018ko urriaren 25ean.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F1813101