214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2019ko zerga-tasak

Udalak, 2018ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ondoko zergetako portzentaje eta karga-tasak, 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen dutenak, finkatzea:

–Lurraren kontribuzioa: %0,18.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko hiru puntu eta hirurogeita hamar hamarren (%3,70).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: ezarritako gutxieneko kuoten gainean aplikatu beharreko indizea: 1,27.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza: a) Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizientea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa izanen da, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera.

b) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasa hauek finkatzea, indarra hartuko baitute Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik:

–Balio-gehikuntzaren sortzealdia 3 urtekoa edo laburragoa bada: %15eko karga-tasa.

– Balio-gehikuntzaren sortzealdia 4 urtetik 15 urtera bitartekoa bada: %25eko karga-tasa.

–Balio-gehikuntzaren sortzealdia 16 urtekoa edo luzeagoa bada: %15eko karga-tasa.

Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua.

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.–Bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sesman, 2018ko urriaren 29an.–Alkatea, Pedro Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1813168