214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Xehetasun-azterketa UO-8 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzak 2018ko urriaren 16an eman 429/2018 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batean onestea Martzillako Udal Planeko UO-8 exekuzio unitatearen berrantolamendua proposatzea xede duen xehetasun-azterketa, 2018ko irailekoa. Nuria Navarro Diazek eta Francisco Javier Carreras Sequerosek sustatu dute, eta Ana María Carreras Navarro arkitektoak prestatu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Martzillan, 2018ko urriaren 17an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1812447