214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

699/2018 EBAZPENA, urriaren 8koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena.

Roger Saladich Luque jaunak, Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren titularra ordezkatuz, eskaera bat aurkeztu du instalazioen parte baten helbidea aldatzea baimen dadin. “Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea” erdi mailako zikloa irakasteko erabiltzen dira aipatu instalazioak. Ikusirik hori dela-eta irekitako espedientea.

Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak daukan baimena aldatzea (ikastetxeko kodea: 31014852), xede honekin: “Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea” erdi mailako zikloa irakasteko erabiltzen diren zalditegien instalazioen helbidea aldatzea; hemendik aurrera, Asteraingo (Zizur) hipikan egonen dira, eta ez aurreikusiak zeudenetan, hots, Ihelzko (Lizoain-Arriasgoiti) zaldiketa zentroan, 2018/2019 ikasturtearen hasierako ondorioekin.

2. Gogoraraztea ordutegi ezberdinak ezarri beharko direla espazioak erabiltzeko, ikastetxeko ikasleek eta zaldiketa zentroaren gainerako erabiltzaileek partekatuko dituztelako.

3. Gogoraraztea, halaber, ikastetxearen titularrak beharrezko baimena eskatu beharko diola departamentu honi bere osaeran edozein aldaketa eginez gero, Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan agertzen diren kasuetan.

4. Ohartaraztea ikastetxeak duen baimena baliorik gabe uzten ahal dela aurreko atalean aipatutako foru dekretuaren laugarren tituluan azaltzen diren kasuetan.

5. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko urriaren 8an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1812429