2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Finken normalizazio proiektua 4. poligonoko 1223. eta 1224. lurzatietan. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, urriaren 16ko Gobernu Batzordeko akordio bidez, hasiera batean onetsi zuen 4. poligonoko 1223. eta 1224. lurzatietako finken normalizazio proiektua, Esteban Lizarraga Etxeberria jaunak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, eta agiria jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Altsasun, 2018ko urriaren 17an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1812552