208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

813/2018 EBAZPENA, urriaren 19koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 581/2018 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Orbaizetako Udalak eskatutako lankidetza araubidea onartu zen eta jendaurrean jarrri ziren “Orbaizetako hondakin uren tratamendua (Nafarroa)” izeneko saneamendu proiektua eta proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak abuztuaren 16an emandako 581/2018 Ebazpenaren bidez, Orbaizetako Udalak eskatutako lankidetza araubidea onartu zen, eta jendaurrean jarri ziren “Orbaizetako hondakin uren tratamendua (Nafarroa)” izeneko saneamendu proiektua eta proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Halere, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 677/2018 Ebazpenaren bidez onartu zen lankidetza araubidea ezartzea Orbaizetako Udalarekin, hondakin uren arazketaren arloan.

Bestetik, “Nafarroako Toki Azpiegiturak SA” (NILSA) enpresa publikoak Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari eskatu zion jendaurrean jartzeko “Orbaizetako hondakin uren tratamendua (Nafarroa)” izeneko saneamendu proiektua eta proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta hala egin zen Toki Administrazioko zuzendari nagusiak abuztuaren 16an emandako 581/2018 Ebazpenaren bidez, baina ebazpen horren lehen paragrafoan eta 1. puntuan “ur hornidurako proiektu” bat aipatzen da, “saneamendu proiektu” bat bada ere.

Bi arrazoi horiek direla eta, abuztuaren 16ko 581/2018 Ebazpena aldatu behar da, honela: lehen paragrafoan ageri den “ur hornidurako proiektua” esaten den tokian “saneamendu proiektua” esan behar du, eta ebazpen zatiaren 1. puntua, Orbaizetako Udalak eskatutako lankidetza araubidea onartzekoa, kendu egiten da. Hortaz, 581/2018 Ebazpenak “Arga Behereko hondakin uren garraio sistema berritu eta garatzea” izeneko saneamendu proiektua eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen ditu, besterik gabe. Era berean, ebazpen zatiaren 2. eta 3. puntuei ordena berria eman behar zaie, aurrerantzean 1. eta 2. puntuak izan daitezen.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 581/2018 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez Orbaizetako Udalak eskatutako lankidetza araubidea onartu zen eta jendaurrean jarrri ziren “Orbaizetako hondakin uren tratamendua (Nafarroa)” izeneko saneamendu proiektua eta proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Ebazpen horren lehen paragrafoan aipatzen den “ur hornidurako proiektua” kendu, eta haren ordez “saneamendu proiektua” esanen du, eta ebazpen zatiaren 1. puntua kenduko da, ebazpenaren testua honela gelditzeko:

“1. Hamabost egunez jendaurrean jartzea “Orbaizetako hondakin uren tratamendua (Nafarroa)” izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ondotik ematen dena, proiektuak ukitutakoek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, eta zerrendan egindako akatsak zuzentzeko behar diren datuak eman ditzaten, idatziz, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian (Arrieta kalea, 12-3. solairua, 31002 Iruña) eta Orbaizetako udaletxean. Bi leku horietan proiektuaren kopia bat eta lurzatien planoak izanen dira eskuragarri.”

2. Ebazpen hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orbaizetako udaletxeko iragarki taulan argitaratuko da. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.”

Iruñean, 2018ko urriaren 19an. Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

ORBAIZETAKO (NAFARROA) HONDAKIN UREN TRATAMENDUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN

KODEA

TITULARRA/K

JAR.

BEHIN BET.OKUP. ARAZ. SIST.

ZORTASUNA

ALDI BATERAKO OKUP.

ERREGISTROAK/KUTXATILAK

KATASTROKO DATUAK

ml

Unit.

Pol.

Lurz.

Izaera-Erabilera

ORBAIZETAKO U.M.

ORB-1

María Ángeles Larrañeta Almirantearena

San Pedro kalea, 11

31670 Orbaizeta (Nafarroa)

SA

0

25

75

522

0

0

2

162

Belardia

ORB-2

M.ª Angeles Larumbe Martínez de Irujo

Urdazubiko Monasterioaren kalea, 21-5.a D

31011 Iruña (Nafarroa)

SA

0

31

93

531

0

0

2

915

Belardia

ORB-3

Justino Apat Hernandorena

Errotxapea Kalea 1, 2.a

31670 Orbaizeta (Nafarroa)

SA

0

67

166

693

1

2

2

916

Belardia

ORB-4

Angel M.ª Chapar Apezarena

San Pedro kalea, zk.g.

31670 Orbaizeta (Nafarroa)

SA

0

27

46

430

0

0

2

917

Belardia

ORB-5

Orbaizetako Udala

Mikel Zabalza plaza,1

31670 Orbaizeta (Nafarroa)

SA

0

3

9

397

1

2

-

-

Bidea

Hor.

0

48

144

0

1

1

ORB-6

Irene Chapar Salvatore

Oihana k.,17Bis-3.a F

31620 Uharte (Iruña) (Nafarroa)

SA

674,41

0

0

426

0

0

2

919

Belardia

ORB-7

Inocencia Jolis Garate

Jesús Urroz Lecumberri

La Palza,39

31439 Oroz-Betelu (Nafarroa)

SA

657,15

0

0

1.762,65

0

0

2

988

Belardia

ORB-8

Orbaizetako Udala

SA

8

2

6

51

1

2

2

989

Lehorreko alorra-Bidea

Laburdurak:

Jar: jarduketa; SA: saneamendua; Hor.: Hornidura: Pol: Poligonoa; Lurz.: Lurzatia; Behin bet. Araz.sist.: Behin betiko okupazioa arazketa sistemarako.

Iragarkiaren kodea: F1812590