208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

3339/2018 EBAZPENA, urriaren 16koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta, arrazoia adierazita, eskuratu ez dutenena ere.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 21ean emandako 3042/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezko da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea.

Bestetik, bidezko da inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskin gisa ageri da.

2. Inongo espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskin gisa ageri da.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

4. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Deialdien Atalari eta Titulazioak Aztertzeko Batzordeari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2018ko urriaren 16an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

I. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu duten funtzionarioak

DEITURAK ETA IZENA

ESPEZIALITATEAK

AZPILICUETA ARISTORENA, LOREA

LEHEN HEZKUNTZA

PEDAGOGIA
TERAPEUTIKOA

ERREA NUÑO, EDURNE

LEHEN HEZKUNTZA

EZCURRA URCHEGUI, MARIA ASUNCION

HAUR HEZKUNTZA

FREISES PEÑA, RUTH

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

GOÑI SALDÍAS, SILVIA

PEDAGOGIA
TERAPEUTIKOA

MINA ARRAIZA, MIGUEL ANGEL

LEHEN HEZKUNTZA

PEÑA OVEJAS, ELENA

HAUR HEZKUNTZA

ROBLES CASTEÑEDA, BAKARNE

HAUR HEZKUNTZA

RODRIGUEZ LANDIVAR, IOSUNE

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

ROS GARRIDO, ALBA

LEHEN HEZKUNTZA

RUIZ PEREZ, RUBEN

PEDAGOGIA
TERAPEUTIKOA

SANTOS GARCIA QUINTANILLA, NURIA

HAUR HEZKUNTZA

VILCHEZ PALACIO, ANA MARIA

LEHEN HEZKUNTZA

II. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu ez duten funtzionarioak

DEITURAK ETA IZENA

ESPEZIALITATEAK

ARRAZOIA

GARIJO GRACIA, ESTHER

Ez da Nafarroako funtzionarioa

GURREA GONZALEZ, YOLANDA

PEDAGOGIA
TERAPEUTIKOA

Ez du frogatu Hezkuntza Bereziko Azpiatala edo horren balio berekorik

MIRON POZO, LUIS

Ez da Nafarroako funtzionarioa

SANCHEZ PEREZ, AMARANTA

Ez da Nafarroako funtzionarioa

SANTANO ZABALA, JUAN PABLO

ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA

Ez ditu frogatu apirilaren 3ko 801/2012 Ebazpenean eskatzen diren titulazioak (2012ko apirilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala)

Iragarkiaren kodea: F1812483