208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea, 2019. Hasiera bateko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2018ko urriaren 18an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea (2019).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2018ko urriaren 19an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1812514