208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 972. lurzatian. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Villatuertako poligonoko UI-2 lurzatiari dagokiona (katastroko 972. lurzatia, 1. poligonoa) eta Gráficas Estella SLk sustatua. Haren xedea da finkatutako unitateen lerrokadurak aldatzea UI 2.1 unitatean, hiri-jarduketarako plan bereziko hiri-lurzoru finkatuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, hura argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2018ko urriaren 16an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

ERANSKINA

Aplikatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1812419