208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2018ko bigarren seihilekoa

Aditzera ematen da 2018ko azaroaren 30ean bukatuko dela lurraren gaineko kontribuzioaren (landa-lurra eta hiri-lurra) 2018ko bigarren seihilekoari dagokionez igorri diren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Banco Popular-en eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Arradan (Murillo El Cuende), 2018ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1812461