207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

154/2018 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Aurrekontuaren zuzendari nagusiak emana, Kleriko Erregeladunen Ordenari (Teatinoei) diru-laguntza ematen diona. DDBN identifikazioa: 418897.

Aurrekontuaren zuzendari nagusiak maiatzaren 10ean emandako 154/2018 Ebazpenaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta diru-laguntza hau eman zen:

–2018ko gastuen aurrekontuko 111000-11300-4819-923100 partida, “Eremu publikoen mantentze-lanak (Leireko eta Irantzuko monasterioak)” izenekoa.

–Onuraduna: “Kleriko Erregeladunen Ordena (Teatinoak)”, IFZ: R 3100105 J.

–Emandako diru kopurua: hamahiru mila hirurehun eta hamabost euro eta berrogeita hamar zentimo (13.315,50 euro).

–Diru-laguntzaren xedea: hango lorategi eremua eta josteta eremua mantentzeko lanak finantzatzea, bai eta Irantzuko monasterioa eta ingurua garbitu eta bertatik zaborra eramatea ere.

Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 418897.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 10ean.–Aurrekontuaren zuzendari nagusia, Begoña Urrutia Juanicotena.

Iragarkiaren kodea: F1812444