207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, 2018an kirol amateurrerako jarduera arruntak antolatzeko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen da; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 414775.

A) Onuradunak.

Kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, kirol sozietateak eta/edo irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak daudenak. Helbide soziala eta fiskala Tafallan izan behar dute, eta diru-laguntza zer kirol jardueratarako eskatzen den, jarduera hori egina izan 2017-2018 denboraldian.

B) Xedea.

2017-2018 denboraldian kirol jarduera arruntak antolatzeko diru-laguntzak ematea.

C) Oinarri arautzaileak.

2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan, eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian.

D) Zenbatekoa.

51.700 euro:

D1. Kirol errendimenduko jarduerak. Zenbatekoa: 47.000 euro.

D2. Aisialdiko kirol jarduerak. Zenbatekoa: 4.100 euro.

D3. Guraso elkarteen kirol jarduerak. Zenbatekoa: 600 euro.

Hauetako partidaren bat ez bada osorik banatzen, soberakina gainerako partiden artean hainbanatuko da.

E) Eskaerak aurkezteko epea.

15 egun natural, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

F) Diru-laguntzaren organo kudeatzailea.

Tafallako Udalaren Kirol Patronatua.

Tafallan, 2018ko irailaren 12an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1812149