207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2212/2018 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 293E/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27koan.

Apirilaren 10eko 849E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20koan.

Maiatzaren 18ko 1019E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 24koa), behin betiko zerrenda onetsi eta bete beharreko lanpostuen zerrenda zehaztu zen (8 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten zenbakia adierazita.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2018ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ekoan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 1112/2018 Ebazpenaren bidez aipatu proposamenean sartutako 7 izangaiak izendatu ziren, Irene Muñoz León andrea kenduta, deialdiaren 8.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik.

Bestalde, Germán Jorge Gómez Bernal jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean.

Deialdiaren 10.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da baja horiek gaindituen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2018ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22koan, Virginia Torrente Mur andrea eta doña Laura Calvo Barrena andrea (biak txanda irekikoak) izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, haiek baitira hurrengoak probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuetan aritzeko: Virginia Torrente Mur andrea eta Laura Calvo Barrena andrea, txanda irekikoak.

2. Izendatu izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Virginia Torrente Mur andreari, plantilla organikoan 70084 zenbakia duen lanpostua, Osasun Mentaleko Sareari atxikia.

Laura Calvo Barrena andreari, plantilla organikoan 63515 zenbakia duen lanpostua, Lizarra-III. Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbertzeko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako Zuzendaritzari) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko buruzko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Iruñean, 2018ko urriaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1812262