207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketak 2018ko aurrekontuan: Noaingo Etxe Zaharra Kultura Patronatua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea interesdunen eskura egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Noain Elortzibarren, 2018ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1812406