207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Laborantzako herri-lurra eskatzeko epea irekitzea

Itzagaondoko Udalaren Herri-lurrei buruzko ordenantzaren 33. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, erabaki da hamabost eguneko epea irekitzea Irisoko 13. poligonoko 101A laborantzako herri-lurzatia (23,90 erregu) eskatzeko. Interesa duten bizilagunek adjudikazioa eska dezakete epe horretan, herritarren arteko lehentasunezko aprobetxamenduan edo herritarren arteko zuzeneko adjudikazioan lortzeko. Adjudikazio epea hura egiten denetik 2023ko abuztuaren 15era bitarte izanen da.

Eskabidea eta zinpeko aitorpena, Udalak emanen duen ereduari jarraikiz beteak, Urrotz-Hirian dauden Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan aurkeztu behar dira, azkeneko errenta aitorpenaren kopiarekin batera, iragarki hau argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen.

Itzagaondoan, 2018ko urriaren 5ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1812128