207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2018ko aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an, aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarriak:

–1 1500 6090002 “Etxarren Girgillaoko erabilera publikoko ondasunak” partida 1.000,00 euroko zenbatekoan goititzen da, eta kopuru osoa 5.000,00 eurokoa da orain.

–1 1500 6090003 “Girgillaoko erabilera publikoko ondasunak” partida 1.000,00 euroko zenbatekoan goititzen da, eta kopuru osoa 5.000,00 eurokoa da orain.

Onesten diren kreditu-gehigarrien baturak 2.000,00 euro egiten du; 2017ko ekitaldiko diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko da.

Etxarren Girgillaon, 2018ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1812139