207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

2019ko karga-tasak. Hasierako onespena

Ikusirik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutako aginduak, Cintruenigoko Udalak, 2018ko urriaren 3ko osoko bilkuran eta legez eskatutako gehiengoaz, erabaki zuen 2019ko ekitaldirako karga-tasak onestea, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Cintruenigon, 2018ko urriaren 5ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1812141