207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, 2018ko Olentzero antolatzeko laguntzen deialdiarena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko irailaren 21ean hartu erabakiaren bidez onetsia

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen da; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 416344.

A) Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Barañainen helbidea izanik, herriarentzat interes kulturaleko edo orokorreko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.

B) Xedea: 2018ko Olentzero antolatzea.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 10.000 euro.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 2018ko urriaren 26ko 14:00ak arte.

Barañainen, 2018ko irailaren 24an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1812525