206. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 465E/2018 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez, industriako enpresa handietan inbertsioak egiteko laguntzen 2018ko deialdia onetsi da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 418526.

Lehena.–Onuradunak.

Betebehar hauek betetzen dituzten enpresak:

a) Nafarroan establezimendu bat izatea edo gero batean izatea.

b) Enpresa handia izatea, Batzordearen 2014ko ekainaren 651/2014 EB Erregelamenduaren I. eranskinean ETE gisa hartua izateko ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik.

c) Jarduera hauetako batean aritzea:

–Manufakturako industriak.

–Hondakinen tratamendu eta ezabaketa; balorizazio eta deskontaminazio jarduerak, eta hondakinak kudeatzeko beste zerbitzu batzuk.

–Informazio eta komunikazio jarduerak.

–Logistikako jarduerak, hala nola gordetzea eta biltzea, salgaiak maneiatzea eta garraioari lotutako bestelako jarduerak.

–Ingeniaritzako zerbitzu teknikoak eta aholkularitza teknikoarekin lotuta dauden beste jarduera batzuk.

–Ikerketa eta garapena.

–Diseinu espezializatuko jarduerak.

Bigarrena.–Xedea.

Nafarroako industriako enpresa handiek ekoizpen arloko inbertsio proiektuak egitea sustatzea.

Iruñean, 2018ko urriaren 4an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1812628