202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

481E/2018 EBAZPENA, irailaren 19koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez diru-laguntzen deialdi bat onesten baita lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak gauzatzeko 2019an eta 2020an.

Nafarroako Gobernuak borondate argia azaldu du jarduera ekonomikoa sustatzearren eta enplegua sortzearren behar diren jarduketei heltzeko, praktika egokiak bultzatuz elkarrizketan eta lankidetzan oinarrituta. Horrela, langileen enplegagarritasunaren hobekuntza zainduko da, horixe baita enplegurako lanbide prestakuntzaren sistemaren azken helburua.

Irailaren 9ko 30/2015 Legeak (Lan arloan enplegurako lanbide heziketako sistema arautzen duena) eta geroko uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuak, aipatu legea garatzen duena, sistemaren erreforma integralari ekin diote, eta deialdi honetan kontuan hartu da.

Agindu horrek arautzen dituen eskaintzako prestakuntzaren modalitateetan, lehentasunez langabeentzako diren prestakuntza jarduerak biltzen dira, horien bidez lanbide jardueran modu kualifikatuan aritzeko eta lana aurkitzeko gaitasunak lortzeko. Horretarako, lan munduan sartzeko prestakuntza ibilbide integratuak sustatuko dira.

Prestakuntza ekintzen abiapuntu gisa, sektore ekonomikoak eta Nafarroako Foru Komunitatearentzat lehentasunezkoak diren ekoizpen arloak identifikatu dira, baita sektore eta arlo horiekin lotutako profesionaltasun ziurtagiriak ere. Horretarako honako iturri hauek erabili dira:

–Espainiako Enplegua Sustatzeko Estrategia.

–Nafarroako Gobernuaren sektore estrategikoak.

–Nafarroako S3 sektoreen prestakuntza premien diagnostikoak.

–Nafarroako eskualde bakoitzaren prestakuntza premien diagnostikoak.

–Jarduera ekonomikoa eta enplegua berpizteko akordioa (2015-2017).

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Behatokiaren hainbat azterlan.

–Lanbideen Behatokia (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa): “Lan eskaintzako profilak”, “Betetzen zailak diren lanbideak” eta “Lan-merkatuaren joerak”. Nafarroako lan-merkatuaren gaineko txostenak.

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzako lehentasunen katalogoa.

Aurreko iturriez gain, kontuan hartu dira enplegu agentziek egindako programazio proposamenak, identifikatutako beharrak abiapuntutzat harturik, hain zuzen ere lan eskaintzen kudeaketan eta enpleguaren eta prestakuntzaren diagnostiko pertsonalizatuetan identifikatutakoak. Prestakuntza proposamenek modu erabakigarrian eragiten dute eskaintza programatzeko, Nafarroako eskualdeetan.

Bestalde, enplegurako lanbide prestakuntzaren kudeaketa eraginkorrago eta efizienteago bat lortze aldera, 2019. eta 2020. urteetarako diru-laguntzak batera emanen dira.

Deialdi honen finantzaketa osoa Enplegu eta Lan Aferen Sektoreko Konferentziak emandako funtsen kargura izanen da.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntza publikoen deialdi bat onestea, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak finantzatzeko 2019rako eta 2020rako, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralderako bakarrik.

2. Deialdia arautuko duten oinarriak eta gainerako eranskinak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

3. 2.500.000 euroko gastua baimentzea, 2019an sortzen den honako honen antzeko partidaren kargura: 2018ko gastuen aurrekontuko “Langabeen lanbide prestakuntzarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950002 96200 4819 242103 partida. Orobat, 2.500.000 euroko gastua baimentzea, 2020an sortzen den honako honen antzeko partidaren kargura: 2018ko gastuen aurrekontuko “Langabeen lanbide prestakuntzarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950002 96200 4819 242103 partida. Betiere, nahitaezkoa izanen da nahikoa kreditu izatea.

4. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta bere laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2018ko irailaren 19an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da diru-laguntza batzuk esleitzeko prozedura arautzea, hain zuzen ere 2019. eta 2020. urteetan, Nafarroako Foru Komunitatean bakar-bakarrik, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak gauzatzeko.

2.–Diru-laguntzen zenbatekoak.

2.1. Deialdi honetako III. eta IV. eranskinetan zerrendatutako prestakuntza ekintzak izanen dira diruz lagungarriak. Eranskinetako erreserbako prestakuntza ekintzak besteekin batera esleituko dira, baina, horiek eman eta gauzatzeko, aurrekontu erabilgarria izan behar da.

III. eranskineko prestakuntza ekintzak 2019ko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, eta IV. eranskinekoak 2020ko aurrekontuaren kargura.

2.2. Prestakuntza ekintza bakoitzagatik eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu honako hau: 15 parte-hartzaileri modulu ekonomiko berariazkoa aplikatzearen emaitza, betiere parte-hartzaile eta ordu bakoitzaren arabera, lanbide arloen eta kualifikazio mailen arabera banatuta:

LANBIDE
ARLOA

1.-2. MAILAK (euroak orduko)

3.-4. MAILAK (euroak orduko)

LANBIDE
ARLOA

1.-2. MAILAK (euroak orduko)

3.-4. MAILAK (euroak orduko)

ADG

6,63

6,66

IFC

6,87

9,42

AFD

6,97

6,93

IMA

6,88

6,95

AGA

6,85

6,85

IMP

6,74

6,74

ARG

7,00

6,30

IMS

6,95

6,89

COM

6,50

6,53

INA

7,56

7,47

ELE

6,69

6,44

MAM

5,88

5,88

EOC

6,46

6,46

SEA

6,68

6,60

FME

7,17

7,15

SSC

6,72

6,30

HOT

6,87

6,98

TMV

8,05

8,05

Aurreko taulan agertzen ez diren lanbide arloetako prestakuntza ekintza bakoitzagatik eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu modulu ekonomikoko araubide berariazkoa: 6,87 euro, parte-hartzaileko eta prestakuntza orduko.

3.–Entitate onuradunak.

3.1. Oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke prestakuntza entitate publiko nahiz pribatuak, Nafarroako Foru Komunitatean akreditaturik eta/edo inskribaturik daudenak prestakuntza ekintzaren zabalkundea egin aurretik, behar den erregistroan, barnean direla titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak.

Nafarroan akreditatutako edo inskribatutako lokalak edo instalazioak izan arren prestakuntza beste toki batzuetan eman nahi dituzten entitateek eskabidean zehaztu beharko dituzte zer instalazio edo lokaletan emanen duten prestakuntza, eta horiek erabiltzeko akordioa edo kontratua aurkeztu. Betiere, eskatutako prestakuntza ekintzetarako akreditutaturik edo inskribaturik egon beharko dute lokal edo instalazio horiek deialdia argitaratzen den egunean.

3.2. Ezin izanen dira onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako egoeraren batean dauden pertsonak edo entitateak.

4.–Prestakuntza ekintzak.

4.1. 2019rako programatutako prestakuntza ekintzak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera irakats daitezke, edo, esleipena ondoren eginez gero, esleitzen diren egunetik, 2019ko azaroaren 30a arte. 2020rako programatutako prestakuntza ekintzak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera irakats daitezke, 2020ko azaroaren 30a arte. Egoki den eranskinean adierazitako datetan irakats daitezke erreserbako prestakuntza ekintzak, eta, betiere, aipatutako eranskineko urteko azaroaren 30a arte.

Salbuespenez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak aurretik baimena emanda, lehenbiziko seihilekoan hasitako prestakuntza ekintzak azaroaren 30a arte irakasten ahalko dira.

4.2. Prestakuntza ekintzak garatzeko eta emateko, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio.

4.3. Irakasleek prestakuntzaren eta esperientzia profesionalaren arloetako aginduak bete behar dituzte, profesionaltasun ziurtagiri bakoitzaren IV. atalean biltzen direnak, eta frogatu behar dute ezen profesionaltasun ziurtagiri horren errege dekretuak irakasteko eskatzen duen gaitasuna badutela, kontuan izanik martxoaren 15eko 189/2013 Errege Dekretuak egin dituen aldaketak.

Prestakuntza entitateak egiaztatuko du irakasleek frogaturik dauzkala esleitutako moduluak irakasteko behar diren baldintzak. Egiaztaturik izanez gero, entitate horrek ikasturte hasierako komunikazioaren bidez komunikatuko du prestakuntza ekintzan parte hartuko duela. Hala izan ezean, berrikuspena eskatuko du, eta irakasleei buruzko agiriak aurkeztuko ditu Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoan (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Iturrondo zentroan), agiri honen arabera: “Irakasleak akreditatzea, profesionaltasun ziurtagiria lortzeko prestakuntzarako”. Enplegu Atarian dago, laguntzaileen orrian: (www.navarra.es).

Kontzesioa egiten den unetik aurrera, prestakuntza entitateak aukera izanen du onartutako moduluetako irakasleei buruzko agiriak aurkezteko eta berrikuspena eskatzeko. Prestakuntza ekintza hasi baino 15 egun natural lehenago bederen egin behar da tramite hori.

5.–Prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenak.

5.1. Honako hauek parte har dezakete deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza ekintzetan:

a) Langabeak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan lan-eskatzaile gisa inskribaturik badaude. Nolanahi ere, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 5.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, ez da beharrezkoa izanen lan-eskatzaile gisa inskribaturik egotea baldin araudi berariazkoak hala aurreikusten badu, eta, zehazki, Gazteen Bermearen Sistema Nazionalean inskribaturik daudenen kasuan, urriaren 15eko 18/2014 Legean aurreikusitakoaren arabera (lege hori hazkundeari, lehiakortasunari eta efizientziari buruzko presako neurriak onesteari buruzkoa da).

Prestakuntza ekintzan hasten diren guztien %60 gutxienez izanen dira horiek.

b) Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren edo lantokia bertan duten landunak.

Prestakuntza ekintzan hasten diren guztien %40 gehienez izanen dira horiek.

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek ezin izanen dute ekintza horietan parte hartu.

Langileak prestakuntzaren hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera joko da landunak ala langabeak diren.

5.2. www.formaccion.info webgunearen bidez eginen da inskripzioa, edo eskabidea betez, eredu normalizatuaren arabera, eta enplegu agentzietan edo prestakuntza ematen duten zentroetan aurkezten ahal da. Kasu horretan, zentroek eskabideak enplegu agentziei emanen dizkiete, erregistra eta egiazta ditzaten eta, bidezkoa bada, aurrehautaketa egin dezaten.

5.3. Prestakuntza ekintzak 15 laguneko taldeentzat dira. Entitate onuradunek 20 laguneko taldeentzat eman dezakete prestakuntza, horretarako egiaztaturik badaude. 15. ikaspostutik gora dauden pertsonak ez dira kontuan hartuko likidazioa egiteko, baina egiaztaturik egonen dira prestakuntza probetxuz bukatzen badute. Asegurua izan beharko dute, 13.1.c) oinarrian ezarritako moduan.

5.4. Sartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaeren kopuruak gainditzen duenean ezarritako ikaspostu kopurua, enplegu agentziak aurrehautaketa bat eginen du, honako irizpide eta lehentasun-ordenaren arabera:

a) Langabeek lehentasuna izanen dute landunen aldean.

Salbuespenez, profesionaltasun ziurtagiri baten zati bat programatzen den prestakuntza ekintzetan, lehentasuna izanen dute ziurtagiri horren bestelako prestakuntza moduluren bat frogaturik dutenek, prestakuntza ekintza horretakoa ez den bat, langabeak ala landunak izan, eta, horien artean, modulu gehien frogaturik dituztenek.

b) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazio zerbitzuek bideratutako pertsonak.

c) %33koa edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

d) Prestakuntza prozesuaren ondoren kontratatuak izateko konpromisoa frogatzen dutenak.

e) Ikastaro bakoitzean lehentasunerako betebeharra betetzen dutela frogatzen dutenak.

f) Aurre-aurreko seihilekoan prestakuntza ekintzarik egin ez dutenak.

g) Irizpide horiek erabili ondoren eskatzaile batzuk berdinduta geldituz gero, talde hauei emanen zaie lehentasuna, ordena honetan: emakumeei eta kualifikazio apaleko pertsonei.

5.5. Prestakuntza zentroari bidaliko zaio enplegu agentziak egindako aurrehautaketa, eta hark behin betikotzat onartuko du, edo beste hautaketa bat eginen du, aurrekoa abiapuntu harturik.

Azken kasu horretan, prestakuntza entitateak zorrotz zehaztu eta azalduko ditu hautaketa irizpideak. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak irizpide horien berri emanen du prestakuntza ekintzaren zabalkunde fitxetan. Hautaketa egin ondoan, prestakuntza entitateak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari emanen dizkio horren emaitzak, eta bat etorriko dira proposatutako irizpideen aplikazioarekin.

Nolanahi ere, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazio zerbitzuek bideratu eta aurrehautaketako parte-hartzaileen zerrendan dauden parte-hartzaileen %25 gehienez hautatu beharko ditu entitateak prestakuntza ekintza bakoitzeko.

5.6. Baldin, hautaketa irizpideak aplikatuta, prestakuntza modulu bat baino gehiago duten prestakuntza ekintzetan onartu behar bada programatutako moduluren bat jada badaukan pertsonaren bat, lehentasuna izanen dute prestakuntza ekintzako modulu komun gutxien frogaturik dituzten pertsonek. Akreditaturik dituzten moduluetara ez dute joan beharrik pertsona horiek, eta zentroek horren berri eman beharko diote Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, “Ikastaroaren fitxaren” bidez. Ondorio guztietarako, ikastaro osoan bertaratu izan balira bezala joko da; izan ere, entitate onuradunak benetan bertaratu ziren egunak kobratuko ditu pertsona horiengatik.

5.7. Ikasleek prestakuntza ekintzetara joan beharra dute, eta haiek aprobetxatu. Prestakuntza ekintzan parte hartzeak dituen betebeharren berri emanen die parte-hartzaileei entitate onuradunak. Honako hauek dira baztertuta gelditzeko arrazoiak:

a) Arrazoitu gabeko hiru hutsegite baino gehiago hilabete batean.

b) Prestakuntza ekintza ez aprobetxatzea.

c) Prestakuntza ekintzaren garapen arrunta trabatzea.

d) Begirune edo adeitasun falta irakasleekiko, ikaskideekiko edo prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko langileekiko.

e) Prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko instalazioak eta ekipamenduak behar bezala ez erabiltzea.

f) Prestakuntza ematen duen zentro edo entitateko funtzionamendu araudian ager daitekeen beste edozein.

5.8. Prestakuntza ekintza bidezko arrazoirik gabe uzten duten ikasleek ezin izanen dute parte hartu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako beste prestakuntza ekintza batean harik eta 3 hilabete pasatzen diren arte aurreko prestakuntza uzten denetik. Ikaslea bidalia izan bada, epe hori 12 hilabetekoa izanen da, ikaslea bidaltzen denetik zenbatzen hasita.

6.–Bekak eta laguntzak.

6.1. Prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten langabeak martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren III. kapituluan ezarritako beken eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira arau horretan eta oinarri honetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen badituzte. Pertsona bat langabea den zehazteko, kontuan hartuko da zer lan egoera zuen prestakuntza ekintza hastean, edo prestakuntza ekintzan sartzean, baldin geroago sartu bazen.

Bekak zuzenean emanen dira, martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituz.

Entitate onuradunak langabeei informazioa emanen die eskuratzen ahal dituzten laguntzei eta bekei buruz eta horiek eskuratzeko eskatzen diren betebeharrei buruz, bai eta bekak eta laguntzak eskatzeko ereduak ere. Nafarroako Atarian egonen dira eskuragarri (www.navarra.es), tramiteen atalean, bekei eta laguntzei buruzko informazioa, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskabide ereduak.

Langabeek laguntza edo beka eskatu behar dute eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu, hilabeteko epean prestakuntza ekintza hasten denetik aurrera, edo, hark hilabete bat baino gutxiago irauten badu, prestakuntza ekintza hori bukatu aurretik.

Entitate onuradunak ikasleen eskaerak eta frogagiriak bidaliko ditu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura 10 eguneko epean, prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik hasita, honako hauekin batera: ikasleak prestakuntzara bertaratu direla frogatzeko agiriak eta eskatutako laguntzari edo bekari buruzko dokumentazioa.

Hiru hilabete baino gehiago irauten duten prestakuntza ekintzen kasuan, entitateak tarteko bidalketa bat egiten ahalko du, eskabidearekin eta prestakuntzara bertaratu izanaren frogagiriekin eta eskatutako bekari edo laguntzari buruzko dokumentazioarekin, hots, epe horri dagozkionekin.

6.2. Bekak eta laguntzak:

a) Desgaitasunen bat dutenentzako beka.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat, betiere Estatuko edo autonomia erkidegoko erakundeak akreditaturik. Bekaren zenbatekoa 9 eurokoa izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan parte hartzen badu, enplegurako lanbide prestakuntzaren sistemaren barnean, haietako batengatik kobratuko du beka hau.

b) Garraiorako laguntza.

Prestakuntza ekintzan bertaratzen diren langabeek eskubidea izanen dute garraio publikorako laguntza jasotzeko. Ikasleek izena emana duten enplegu agentziaren datu-basean ageri den helbidea hartuko da kontuan, nahiz eta jakinarazpenetarako emandako helbidea beste bat izan.

Prestakuntzara joateko hiri-garraio publikoaren sarea erabiltzen badute, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 1,5 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute.

Beharrezkoa balitz hiriarteko garraio publikoa erabiltzea, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 15 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute. Hiriarteko lekualdaketan garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua garraio txartelen bitartez frogatuko da.

Langabearen helbidetik zentrorako joan-etorrirako garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu prestakuntza ekintzarako egokia, norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntzarako eskubidea izan daiteke. Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du. Norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntza kilometroko 0,19 eurokoa izanen da, muga honekin: 15 euro bertaratze egun eta ikastaro bakoitzeko.

c) Mantenurako laguntza.

Goizez eta arratsaldez garatzen diren jardueretan parte hartzen duten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, baldin eta horixe bada prestakuntza ekintzaren ohiko ordutegia (eta ez salbuespenezkoa) eta bizilekua ekintza ematen deneko herritik 20 km-ra baino gehiagora badute. Laguntza horren zenbatekoa 12 eurokoa izanen da ikastaroko egun bakoitzeko.

d) Ostaturako edo mantenurako laguntza.

Laguntza horretarako eskubidea izanen da, garraio sarea dela-eta joan-etorriak klaseak hasi aurretik eta bukatu ondoren egunero egin ezin direnean eta langabearen bizilekua ekintza ematen den herritik 90 km-ra baino gehiagora dagoenean. Betiere, gorabehera hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko organo kudeatzaileak aitortu beharko du. Gehienez ere 60 euro hartzen ahalko da egunean kontzeptu honengatik. Behar den moduan eta epean, alokairuaren edo ostatuaren faktura edo beste edozein frogagiri aurkeztu beharko da. Gainera, langabeak hasierako eta bukaerako joan-etorrien zenbatekoa kobratzen ahalko du, gehienez ere 15 euro, biak baturik.

e) Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntza.

12 urtetik beherako seme-alabak edo 2. mailarainoko mendekotasuna duen ahaideren bat dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, betiere horiek onuradunarekin bizi badira, eta prestakuntza jarduera hastean betebehar hauek betetzen badituzte:

–Lan eskaintza egoki bati ere uko egin ez izana.

–Lan igoera, prestakuntza edo moldaketako jardueretan parte hartzeari uko egin ez izana, langabezia-sorospena edo kotizaziopeko prestazioa agortzen denetik hilabeteko epean.

IPREM-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren %75etik gorako errentarik ez izatea. Ulertuko da betebehar hori betetzen dela baldin familia unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, kideen kopuruarekin zatiturik, IPREMaren ehuneko 75 gainditzen ez badu, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 27. artikuluarekin bat.

Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntzaren zenbatekoa eguneko IPREMaren %75ekoa izanen da, ikaslea ikastarora bertaratzen den egun bakoitzeko.

6.3. Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da prestakuntza ekintza bakoitzean hilean hirutan baino gehiagotan huts eginez gero justifikaziorik gabe. Nolanahi ere, ikasleak ez du eskubiderik izanen prestakuntza ekintzara agertu ez den egunei dagokien laguntza edo beka jasotzeko.

7.–Lanekoak ez diren praktikak.

7.1. Deialdi honetan aipatzen diren prestakuntza jardueretan parte hartzen duten pertsonek lanetik kanpoko praktika profesionalak egiten ahalko dituzte, martxoaren 18ko TAS 718/2008 Aginduaren 24. artikuluan arautzen diren baldintzetan.

7.2. Praktika horiek Nafarroako Foru Komunitatean egin beharko dira, salbu ezinezkoa bada. Hori behar bezala justifikatuko da, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimena eman beharko du. Praktika horietan parte hartzen dutenek asegurua izan beharko dute, prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenen baldintza berberetan.

7.3. Lanekoak ez diren praktikak egiten dituzten langabeak 6. oinarrian aurreikusten diren beken eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira. Pertsona langabea den erabakitzeko, kontuan hartuko da lanekoa ez den praktika profesionalen hasieran zein lan egoeratan dagoen.

7.4. Profesionaltasun ziurtagiriak lortzera bideratzen ez diren prestakuntza jarduerekin lotutako lanetik kanpoko praktika profesionalak egin daitezke prestakuntza jarduera egin bitartean nahiz jarduera hori egin ondoren, betiere hura ebaluazio positiboarekin gainditzen bada. Praktikak jarduera bukatu ondoren hasten badira, ez dira 30 egunetik gora iraganen jardueraren bukaera eta praktiken hasieraren artean. Praktiken iraupenari dagokionez, haiek sortzen dituen prestakuntza ekintzaren iraupenaren %20tik %100era bitartekoak izanen dira, eta ezin dira 40 ordutik beherakoak izan.

7.5. Profesionaltasun ziurtagiriak lortzera bideratzen diren prestakuntza jarduerekin lotutako lanetik kanpoko praktika profesionalak egin daitezke prestakuntza jarduera egin bitartean nahiz jarduera hori egin ondoren, betiere hura ebaluazio positiboarekin gainditzen bada. Prestakuntza ekintzarekin batera egin ahal izateko, praktikak azken moduluan hasi beharko dira, edo profesionaltasun ziurtagiriaren prestakuntza moduluen iraupen osoaren %75etik gora emana egonen da. Praktikak jarduera bukatu ondoren hasten badira, ez dira 4 hilabetetik gora iraganen jardueraren bukaera eta praktiken hasieraren artean. Behar bezala justifikatutako arrazoiengatik eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baimena izanda, epe hori luzatzen ahalko da.

Prestakuntza praktikorako modulu hori bakarrik egin ahalko dute prestakuntza jarduera hori bukatu eta kasuan kasuko profesionaltasun ziurtagirian aurreikusten diren prestakuntzako modulu guztiak bete dituztenek. Entitate onuradunak erraztu beharko du prestakuntza praktikoko modulu horiek egitea. Prestakuntza ekintzaren likidazioan 500 euroko zigorra aplikatuko da prestakuntza praktikoko modulua egiteko aukera eman ez zaion pertsona bakoitzeko.

Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ekintzak, lantokietako prestakuntza praktikoko modulua barne, ziurtagiri horiek arautzen dituen legediari jarraikiz eginen dira. Horrez gain, prestakuntza praktikoko modulua Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako jarraibideen eta prozeduraren arabera egin beharko da.

7.6. Ikasleren batek egin nahi baditu profesionaltasun ziurtagiria lortzeko nahitaezko praktikak ez diren beste batzuk, haiek baimentzen ahalko dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako prozeduren bidez, eta 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio. Kasu horretan, zentroak interesdunari komunikatu beharko dio praktikek ez dituztela betetzen profesionaltasun ziurtagiriko praktiken moduluaren baldintzak, eta, hortaz, ez dutela hura egitetik salbuesten. Interesdunak adostasuna adierazi beharko du.

8.–Eskabideak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea.

8.1. Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira Nafarroako Atarian (www.navarra.es), “Tramiteak” atalean dagoen deialdiaren fitxan, “Tramitatu” aukeratuz. Horretarako, fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabiliko da.

8.2. Eskatutako ekintzek bat egin behar dute III. eta IV. eranskinetan argitaratutako prestakuntzako espezialitateekin, eta baztertu eginen dira baldintza horiek betetzen ez dituztenak.

8.3. Entitate eskatzaileak honako erantzukizunpeko adierazpen hauek egin beharko ditu eskaera sinatzean:

a) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako egoera bakar batean ere ez dagoela dioen adierazpena, horrek onuradun izatea galaraziko bailioke.

b) Helburu bererako eskatu edo harturiko diru-laguntzen adierazpena.

c) Entitatearen adierazpena, dioena eskaeran emandako informazioa eta datuak benetakoak direla.

Eskabidea sinatuta gauzatuko dira adierazpen horiek.

8.4. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskabidea sinatzen duten pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.

b) Entitateak eskatutako prestakuntza ekintza guztien laburpen orria.

c) Prestakuntza ekintzak baloratzeko irizpideei buruzko justifikazio-memoria.

d) Eskabidean agertzen den prestakuntza ekintza bakoitzaren aurrekontua.

e) Aurrekoaz gain, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

Beste edozein administraziori lehendik aurkeztutako agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen dokumentu horiek, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak elektronikoki lortu beharko ditu bere sare korporatiboen bidez edo kontsulta eginez datuen bitartekotzarako plataformetan edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuen bitartez.

8.5. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

9.–Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

9.1. Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ondoren, eskabideak deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei eskatzen ahalko zaie akatsak zuzen ditzatela, 10 eguneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren informazioak edo agiriak aurkeztuz, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Diru-Laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

9.2. Ez dira tramitera onartuko deialdi honetan ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

10.–Balorazio irizpideak.

10.1. Aurkeztutako eskaeren balorazio teknikorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A) Prestakuntza ekintzen alderdi teknikoak: 20 puntu gehienez ere, banaketa honen arabera:

A.1.–Lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileak praktika profesional ez-laboraletan sartzea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutakoetan, eskaera zer espezialitatetarako den, lanbide-arlo horretakoetan. 5 puntu gehienez.

Aurreko urtean hasitako praktikak kontuan hartuko dira, prestakuntza ekintzaren iraupenaren %20tik %100era bitartekoak direnak, eta ezin dira 40 ordutik beherakoak izan.

Ikastetxe bakoitzerako, bi balorazio mota eginen dira: bata, absolutua, eta bestea, erlatiboa:

–Balorazio absolutua, 2,5 puntu bitarte. Lanetik kanpoko praktika borondatezkoetan hartutako pertsona bakoitzeko: 0,10 puntu.

–Balorazio erlatiboa, 2,5 puntu bitarte. Prestakuntza ekintza bukatu zuten parte-hartzaile guztien kopurua aintzat harturik, praktikak egin dituztenen portzentajea kalkulatuko da. Portzentajea %100 bada: 2,5 puntu; portzentajeak osoak ez badira, dagokion zati proportzionala emanen da.

A.2.–Prestakuntza ekintza saioen iraupeneko %75etara gutxienez bertaratu diren ikasleak kontratatzeko konpromisoa, 13.3 oinarrian ezarritako moduan: 15 puntu gehienez, honako azpiirizpide hauekin bat:

–Lanaldi osoz eta mugagabeki kontratatzeko konpromiso bakoitzeko: 5 puntu.

–Lanaldi osoz eta gutxienez hiru hilabetez kontratatzeko konpromiso bakoitzeko, edo lanaldi partzialean baliokidea den denboraz, gutxienez %50eko lanaldia izanik, kontratatzeko konpromiso bakoitzeko: 2,5 puntu.

Konpromiso honetan xedatutakoa betetzen ez bada, 17.3 oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

B) Prestakuntza ekintza saioen iraupeneko %75etara gutxienez bertaratu diren ikasleen laneratze garbien indizea, hau da, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzen deialdian, azkeneko ekitaldian, diru-laguntza jaso zuen zentro edo entitatearen prestakuntza ekintzari dagokionez: 15 puntu bitarte.

Honela eginen da zenbaketa: pertsona landunen portzentajea ehuneko 10 eta ehuneko 60 bitartean dagoenean, 2-15 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean.

Aurrekoaren ondorioetarako, “laneratze garbi” hitzekin ulertzen da prestakuntza zentro edo entitateak emandako espezialitateekin lotutako lanbideetan laneratzea, edo autoenpleguaren bidez lortutako laneratzea, prestakuntza ekintza bakoitza bukatu eta hurrengo sei hilabetean, gutxienez ere hilabetez.

Lehentasunez langabeei zuzendutako eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza planetan azken ekitaldian onuradun izan ez diren entitateen kasuan, eskaera guztietan kontzeptu honengatik lortutako batez besteko puntuazioa.

C) Entitate eskatzaileak prestakuntza ekintza gauzatzeko gaitasun frogatua: 25 puntu gehienez ere, banaketa honen arabera:

C.1.–Gaitasun finantzarioa.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Honela eginen da zenbaketa: eskatutako diru-laguntza entitatearen negozio bolumenaren ehuneko 25 eta ehuneko 0,1 artean dagoenean, 1-10 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean.

C.2.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren inkestetan lortutako puntuazioa.

10 puntu bitarte emanen dira aurre-aurreko ekitaldian entitate eskatzaileek lortutako puntuazioarengatik, hots, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak parte-hartzaileei egindako inkestetan lortutako puntuazioarengatik, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzetan, eskatutako espezialitateko lanbide arloarekin lotutakoetan.

Inkestetako 3tik 4ra doan tarte bat hartuko da kontuan. Ezarritako tartearen gutxieneko balioari (3) ez zaio punturik emanen, eta gehieneko balioari (4), berriz, 10 puntu. Hainbanaketa proportzionala eginen da 3tik 4ra doan tarte horretan.

Eskatutako espezialitateari dagokion lanbide arloari lotutako espezialitaterik eman ez duten entitateei, emanen zaie aurreko ekitaldian kontzeptu honengatik lortutako batez besteko puntuazioa.

C.3.–Berdintasuna.

Irizpide horretan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Honela eginen da zenbaketa: 5 puntu emanen zaizkie honako entitate eskatzaile hauei: estatutu edo helburu sozialetan berdintasuna sustatzea dutenak; berdintasun plan bat dutenak; zuzendaritza batzordean sexuen arteko oreka dutenak; berdintasunaren arloko langile delegatuak dituztenak edo gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko entitate gisa ofizialki aitortuta daudenak.

D) Efizientzia ekonomikoa.

Irizpide horretan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Honela eginen da zenbaketa: Prezioa merkatzen bada, eranskinetan ezarritako prezioen ehuneko puntu bakoitzeko: 2,5 puntu. Ehunekoak osoak ez badira, egokin den zati proportzionala emanen da.

10.2. Lehentasunez langabeei zuzendutako eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza ekintzak gauzatu gabe utzi badira aurre-aurreko ekitaldian, zigor hauek izanen dira:

–Onartutako prestakuntza orduen %10era arteko ez-gauzatzeak: ez dago zigorrik.

–Onartutako prestakuntza orduen %10etik gora eta %50 arteko ez-gauzatzeak: baremoko puntu guztien %20ra arteko zigorra gehienez.

–Onartutako prestakuntza orduen %50etik gorako eta %100era arteko ez-gauzatzeak: %40ra arteko zigorra, baremoan lortutako puntu guztien gainean.

10.3. Balorazio teknikoaren ondorioetarako, ezin izanen da aldaketarik egin aurkeztutako agirietan behin eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan.

11.–Esleitzeko irizpideak.

11.1. Urteen arabera antolatuko dira eskaerak, aurreko irizpideak aplikatuta lortutako puntuazioaren arabera. Lehenik, 2019ko prestakuntza ekintzak esleituko dira, eta, gero, 2020koak.

Urte bakoitzean, honela eginen da esleipena:

–Lehenik, entitate bakar batek eskatutako prestakuntza ekintzak esleituko dira.

–Ondoren, eskaera hauek aukeratuko dira: lanbide arlo horretan balorazio handiena lortu duen entitatearen puntuazioaren %50 gutxienez lortu dutenak.

–Ondoren, lanbide arlo bakoitzaren barnean, prestakuntza ekintzen banaketa honela eginen da: lehentasun ordenaz, puntu gehien lortu dituen entitateari esleituz iraupen luzeena duen ekintza, eta hala, behin eta berriz.

–Erreserbako prestakuntza ekintzak zerrendan duten lekuaren arabera esleituko dira. Goitien dauden prestakuntza ekintzak esleituko zaizkie puntuazio handiena duten entitateei.

Aurreko banaketa egin ondoan, esleitu gabeko prestakuntza ekintzarik gelditzen bada, horiek atal honetan xedatuari jarraikiz banatuko dira.

11.2. Puntuazioan berdinketarik bada, ondoko irizpideak aplikatuko dira hori hausteko, lehentasun hurrenkera honen arabera:

–Puntuaziorik handiena “laneratze garbiaren indizea” izeneko balorazio irizpidean.

–Puntuaziorik handiena “kontratazio konpromisoa” izeneko balorazio irizpidean.

–Eskaera erregistroan lehenago sartu zena.

12.–Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.

12.1. Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

12.2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da deialdi honen xedeko eskaerak ebazteko eskumena duen organoa.

12.3. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari dagokio.

12.4. Eskaeren Ebaluazio Batzordea eratuko da, ondoko kide hauek osatua:

a) Lehendakaritza: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

b) Kideak: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko bi teknikari; horietako bat batzordeko idazkaria izanen da.

Ebaluazio Batzordeak txosten loteslea eginen du. Bertan, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eskaeren ebaluazioaren emaitza zehaztuko da zerrenda batean, puntuazio handienetik puntuazio txikienera ordenatuta.

12.5. Instrukzio organoak, ebaluazioaren emaitza ikusirik, ebazpen proposamen bat eginen du, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari bidaliko dio.

12.6. Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

13.–Entitate onuradunen betebeharrak.

13.1. Deialdi honetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrak ukatu gabe, entitate onuradunek betebehar hauek ere izanen dituzte:

a) Deialdi honetako prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenentzako nahitaezko doakotasuna errespetatzea.

b) Irakasleei hilero saria ordaintzea.

c) Entitate onuraduna behartuta dago deialdi honetan jasotako prestakuntza jardueretara joateak dakarren arriskua estaltzera, lanekoak ez diren praktikak barne; horretarako, frankiziarik gabeko poliza bat kontratatu beharko du edo, bestela, horren berme gutuna. Estaldura hau izan beharko du gutxienez: laguntza medikoa, farmazeutikoa eta ospitalekoa, ikastaroaren orduetan gertatutako edozein istriputarako; horren barnean, bisitak egiteko irteera baimenduak eta ohiko bizilekutik ikastaroa ematen deneko tokira joateko behar den denbora (joan-etorria edozein garraiobidetan izaten ahal da). Gutxieneko kalte-ordaina 36.000 eurokoa izanen da heriotzagatik eta 72.000 eurokoa baliaezintasun iraunkorragatik, baldin eta egoera horiek ikastaroan, irteeretan eta in itinere joan-etorrietan sortzen badira.

d) Prestakuntza ekintzaren hasieran, ikasleei Kualifikazioen Sistema Nazionalaren berri ematea.

e) Bertaratze ziurtagiria ematea prestakuntza ekintzaren parte-hartzaile bakoitzari, edo aprobetxamendua egiaztatzen duen diploma bat.

f) Prozedura instruitzeko eta prestakuntza ekintzak gauzatu eta justifikatzeko faseetan Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eskatzen dituen argibide eta agiriak aurkeztea, organo horrek ezarritako formatu, epe eta bideak erabilita, eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea.

g) Prestakuntza ekintzak abian jarri, gauzatu eta justifikatzeko prozesuari buruzko dokumentazioa eta informazioa (parte-hartzaileek jasotzen ez dituzten bertaratze ziurtagiriak eta aprobetxamendu diplomak barne) zentroan gorde beharko da, ikuskapen eta kontrolaren eskura, gutxienez 4 urtez. Epe hau zenbatuko da entitate onuradunak diru-laguntzaren frogagiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori iragan gabe haien jarduera eten edo bertan behera uzten duten entitateek, organo eskudunari igorri beharko diote haien entitateetan gordailuan utzitako agirien kopia.

13.2. Gardentasun betebeharrak:

13.2.1. Entitate eta pertsona juridiko onuradunak behartuta daude Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarritako gardentasun betebeharra betetzera baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen badituzte, urtebetez, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo diru-laguntzak haien urteko diru-sarrera guztien ehuneko 20 badira, betiere gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Horretarako, inguruabar horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, arestiko foru legearen 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute telematikoki, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari zuzendua eta entitatearen legezko ordezkariak sinatua, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, honako hau adieraziz:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Atal honetan ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Informazio hori ez da eman beharrik izanen baldin hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko web orrian argitaratuta badago.

13.2.2. Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreko ataleko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du hilabeteko epean, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Aurreko bi puntuetan aipatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, Nafarroako Atariko tramiteen atalean (www.navarra.es) adierazpen eredu normalizatu bat egonen da eskuragarri.

Gardentasun betebeharrak ez betetzeak ekar lezake 500 eurotik 5.000 eurora arteko multak jartzea aipatu foru legearen 12.5 artikuluan adierazitako moduan.

13.3. Kontratatzeko konpromisoa betetzeko betebeharra:

13.3.1. Kontratatzeko konpromisoa bete dutela frogatu beharko dute entitate onuradunek, konpromisoa hartu zen eta baloratu zen uneko baldintzen arabera, diru-laguntza emateko prozeduran.

13.3.2. Baldintza hauen arabera gauzatuko da kontratazio konpromisoa:

a) Nafarroako Foru Komunitateko lantokietan eginen dira kontratazioak, prestakuntza espezialitateari dagokion lanbide arloarekin lotutako lanetan.

b) Lan kontratuak lan arloko araudiarekin bat etorriko dira eta, ahal bada, mugagabeak izanen dira. Nolanahi ere, gutxienez hiru hilabeteko kontratuak izanen dira, lanaldi osokoak, edo horien baliokideak lanaldi partzialean, eguneko lanaldia %50ekoa dela, gutxienez ere.

c) Kontratazio konpromisoa betetzearen ondorioetarako, kontratazio mugagabetzat hartuko da ikasleak bazkide-langile gisa sartzea kooperatiba batean, lan sozietate batean edo ekonomia sozialaren sektoreko beste forma juridiko batean. Halakoetan, laneratze horren frogagiriak aurkeztu beharko dira.

d) Kontratazioa prestakuntzaren bigarren egunetik aurrera egin daiteke, eta sei hilabeteko epean egin beharko da, kasuko prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik hasita, betiere urte horretako abenduaren 15a baino lehen. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak epe hori luzatzeko baimena ematen ahal du, entitate onuradunak eskaera arrazoitua egin ondoren.

Deialdi honetan hartutako kontratatzeko konpromisoa betetzen ez bada, hurrengo deialdietako baremoan zigorrak jar daitezke.

14.–Prestakuntza gauzatzea eta haren hasiera jakinaraztea.

14.1. IRIS aplikazio informatikoaren bidez emanen da prestakuntza ekintzen hasieraren berri, ekintza bakoitza hasi baino 2 egun natural lehenago, gutxienez ere, edo, profesionaltasun ziurtagirirako ikastaroak badira, ekintza hasi baino 5 egun lehenago.

Hasieraren berri eman ondoren ekintza aldatu edo bertan behera utziz gero, ekintza hasteko aurreikusitako data baino lehenago jakinarazi beharko zaio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, salbu eta tokia, eguna nahiz ordutegia aldatzea edo ekintza eten eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuta badaude eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo ekintza hasi ondoren gertatzen bada.

Ezarritako epeetan jakinarazi ezik, prestakuntza ekintza “ez egintzat” joko da, diru-laguntzaren likidazio ekonomikoari dagokionez, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik gertatu bada, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean komunikaturik.

14.2. Entitateak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura bidali beharko du ikastaroa hasten duten parte-hartzaileen zerrenda prestakuntza ekintzaren orduen ehuneko 25 eman aurretik edo prestakuntza hasi zela 5 egun igaro aurretik profesionaltasun ziurtagiria lortzera bideratutako prestakuntza ekintzen kasuan, IRIS aplikazioa erabiliz horretarako.

Hirugarren eskola egunera bitarte (hori barne) emandako orduak prestakuntza ekintzaren orduen %25 baino gehiago badira, dokumentazio hori bidali beharko da prestakuntzaren %25 hori bete baino lehen. Dokumentazioaren bidalketa ontzat emanen da baldin eta ehuneko hori gainditzen den eskola egunera arteko epearen barrenean bidaltzen bada, egun hori barne.

15.–Diru-laguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

15.1. Diru-laguntzaren justifikazioa, moduluen bidezko egiaztapen moduan eginen da, hurrengo ataletan ezarritakoari jarraikiz.

15.2. Diru-laguntzaren azken justifikazioa aurkeztu baino lehen, entitateak honako hauek eskatzen ahalko ditu:

a) Diru-laguntzaren aurrerakina, entitate onuradunak funtsen hornidura behar duela frogatuz gero, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraituz. Aurrerakina ez da inoiz izanen guztira emandako zenbatekoaren %25etik gorakoa. Aurrerakina 60.000 eurotik goitikoa bada, bermeak jarri beharko dira nahitaez, non eta entitate onuraduna ez den administrazio publiko bat edo sektore publikoko entitate bat.

b) Konturako ordainketa. Entitate onuradunak gauzatutakoaren memoria teknikoa aurkeztu beharko du. Entitateak justifikatutako zenbatekoa ordainduko da, ez besterik.

Aurrerakinaren eta konturako ordainketaren baturak ez du inola ere gaindituko guztira emandakoaren ehuneko 60; gainerako ehuneko 40 diruz lagundutako prestakuntza jarduera bukatu, justifikatu eta egiaztatu ondoren pagatuko da.

15.3. Diru-laguntzaren azken likidazioa egiteko, entitate onuradunak frogagiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1. Diru-laguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko jarduketa memoria bat, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena.

2. Justifikatzeko memoria ekonomiko bat, gutxienez honako hauek bilduko dituena:

a) Onuradunaren egiaztapena edo, hori ez bada, adierazpena modulutzat hartutako unitate fisikoen kopuruari buruz (prestakuntza bukatzen duten parte-hartzaileak eta prestakuntza orduak).

b) Diru-laguntzaren zenbatekoa, kalkulatua jarduketa memoriako jarduera-datuetan eta oinarri arautzaileen moduluetan oinarriturik.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru-laguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

15.4. Diru-laguntza justifikatzeko epea hilabete batekoa izanen da, prestakuntza ekintza bukatu eta hurrengo biharamunetik. Prestakuntza ekintza baterako hilabeteko epea abenduaren 15etik haratago bukatzen bada, frogagiriak aurkezteko azkeneko eguna abenduaren 15a izanen da.

Justifikatutako gastua ez bada iristen aldez aurretik edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, bidezko izanen da frogagiri bat aurkeztea erakusteko diru-sarrera bat egin dela Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren alde, aldez aurretik edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa. Diru-sarrera horren bitartez entitate onuradunak uko egiten dio laguntza zati horri.

15.5. Aurkeztutako frogagiriak egiaztatuta, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea bukatzeko eta likidatzeko ebazpena emanen du, hiru hilabeteko epean dokumentazio hori aurkezten denetik hasita. Hala badagokio, errekerimendua eginen du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzeko, edo diru-laguntzaren baldintzekin bat etortzen ez direnenak. Kasu horietan dagozkion berandutze-interesak aplikatuko dira, azken ordainketaren egiazko datatik likidazio ebazpenaren egunera arte doan epearen gainean kalkulatuta.

15.6. Diru-laguntza justifikatzeko ezarritako epea iraganik, entitate onuradunak ez baditu aurkeztu frogagiriak, organo eskudunak onuradunari eskatuko dio 15 eguneko epe luzaezinean haiek aurkez ditzan. Nolanahi ere, aurkeztutako agiriak justifikaziorako aski ez badira, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak atzemandako akatsak jakinaraziko dizkio entitate onuradunari, 10 eguneko epe luzaezinean zuzen ditzan.

Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

15.7. Prestakuntza ekintza egin ondoren, diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzearen ondorioetarako, ikasle batek prestakuntza bukatu duela ondorioztatzeko, prestakuntza ekintzako orduen %75era edo gehiagotara joan beharko du. Pertsona langabeen kasuan, lana, beka edo lanetik kanpoko praktikak lortzeagatik prestakuntza ekintza utzi behar izan dutenek ekintza bukatu dutela ondorioztatuko da, baldin eta prestakuntza ekintzaren ehuneko 25 egin badute gutxienez. Horretarako, ezin dira 15 egun natural baino gehiago pasa langabeak prestakuntza ekintza uzten duen egunetik kontratua, beka edo lanetik kanpoko praktika hasten duen egunera arte.

Prestakuntza uzten bada, beste pertsona batzuk sar daitezke hartan, joandakoen ordez. Ordezpen hori onargarria izanen da egiten bada prestakuntza ekintzaren iraupenaren %25era iritsi baino lehenago, salbu eta prestakuntza ekintzak lotuta badaude profesionaltasun ziurtagiriei, zeren, kasu horretan, ordezpena onartzeko, betiere portzentaje hori gainditu gabe, lehenengo 5 eskola-egunetan egin beharko baita, prestakuntza ekintza hasten denetik hasita.

Prestakuntza orduen %25 eman ondoren parte-hartzaileren batek ekintza uzten badu, eta arrazoia lana, beka edo lanetik kanpoko praktikak aurkitzea ez bada, prestakuntza ekintzen ondoriozko desbideratzeak onartuko dira, gehienez ere ekintza hasi duten parte-hartzaileen %10enak.

15.8. Kontrataziorako konpromisoa, diru-laguntza emateko baloratzen baita, kontratazioa formalizatzen denetik 15 eguneko epean frogatu beharko da. Horretarako, frogagiriak hona bidaliko dira: sgestionf@navarra.es. Aipatutako epean justifikaziorik egiten ez bada, hartu behar ez zen zenbatekoa itzuli beharko da, 17.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

16.–Diru-laguntzaren kontrola, ebaluazioa eta jarraipena egiteko plana.

16.1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jarraipen eta kontrolerako lan hauek egiten ahalko ditu:

a) “Denbora errealeko” jarduketak. Atal honetan sartzen da prestakuntza jardueraren jarraipena egitea, ematen den tokian bertan eta egiten den bitartean, froga fisikoak eta testigantzak erabiliz, prestakuntzaren arduradunei, ikasleei eta prestatzaileei elkarrizketen bidez eskatuko baitzaizkie, teknikoki egiaztatzeko asmoz prestakuntza ekintza nola egin den, emandako edukiak, parte-hartzaileen benetako kopurua, instalazioak eta baliabide pedagogikoak. Horrez gainera, argitalpenetan eta bestelako hedabideetan ekintzak Nafarroako Gobernuak finantzaturik antolatu direla adierazi ote den begiratuko da.

b) “Ex post” jarduketak. Prestakuntza ekintzak bukatu ondoren egiten ahalko dira, entitate onuradunei, prestakuntzako arduradunei, ikasleei eta/edo prestatzaileei eginen zaizkien elkarrizketen bidez jasoko diren froga fisikoak, lekukotzak eta agiriak erabiliz, besteak beste, honako hauek teknikoki egiaztatzeko:

–Prestakuntza ekintzak egin direla.

–Parte-hartzaileen benetako kopurua.

–Parte-hartzaileei prestakuntzaren ziurtagiria edo diploma eman zaiela eta bertan Nafarroako Gobernuaren logotipoa agertzen dela.

Horretarako, entitate onuradunei edozein dokumentazio eskatu eta/edo kanpoko auditoretza egiten ahalko die, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren iritziz lan horiek betetzeko bidezkoa bada.

Kontrol ekintzen ondorioz ez-betetzeak antzematen badira, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak entitateei eskatuko die ez-betetzeak sortu dituzten egoerak zuzentzeko.

Ez-betetzeak ez izatea kontuan hartzen ahalko da hurrengo urteetako deialdien balorazioan. Ondorio horietarako, kontsiderazio hori deialdia ebazteko ebazpenean adierazi beharko da.

16.2. Parte-hartzaileek prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatuko dute. Ebaluaziorako “Kalitatea ebaluatzeko galdetegia” erabiliko da, Nafarroako Atariko tramiteen atalean den eredu normalizatua baliatuz (www.navarra.es).

Era berean, Nafar Lansare–Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza guztiaren kanpoko ebaluazioa egiten ahalko du, enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistema hobetzeko asmoz.

16.3. Prestakuntza ekintza hasi ondoren, entitate onuradunek ikastaroaren jarraipenerako dokumentazioa bete beharko dute, “Agirien taula. Langabeak” agirian zehazten diren epeetan eta moduan. Agiri hori Nafarroako Atariko tramiteen atarian (www.navarra.es), deialdiaren fitxan, dago eskuragarri.

17.–Azpikontratazioa.

17.1. Entitate onuradunek ezin izanen dute hirugarrenekin azpikontrataziorik egin esleitutako prestakuntza ekintza gauzatzeko. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat hartuko irakasleen kontratazioa. Irakasleen kontratazioak pertsona fisikoen kontratazioari bakarrik egiten dio aipamena. Ebaluazioa eta kontrola ez dira prestakuntza jardueratzat hartzen, eta, horren ondorioz, hirugarren batek egin ditzake.

17.2. Entitate onuradunak baliabideak izan beharko ditu prestakuntza programaren plangintza eta koordinazio eginkizunetarako eta, betiere, diruz laguntzen den jarduera gauzatzeko erantzukizun guztia hartuko du administrazio publikoaren aurrean. Hala hark nola kontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol organismoen eginkizunak egoki betetzen direla.

18.–Ez-betetzeak eta diru-laguntzaren itzulketa.

18.1. Deialdi honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak eta emate-ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak diru-laguntza osorik edo partez kobratzeko eskubidea galtzea ekarriko du, eta/edo, aldez aurretik bidezko den itzulketa-prozeduraren ondoren, jasotako diru-laguntza osorik edo partez itzuli beharra, bidezko berandutze-interesak eta guzti (ordainketa agintzen denetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera artekoak).

18.2. Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:

a) Prestakuntza ekintza ez-betetzea: Ez-betetzea erabatekotzat hartuko da, baldin eta prestakuntza ekintzaren %35era ez bada ailegatzen (orduen kopurua bider prestatutako pertsonen kopurua adierazlearekin neurtuta). Horrek diru-laguntza deuseztatzea ekarriko du. Prestakuntza partez gauzatzen bada, likidatu beharreko gehieneko diru-laguntza murriztuko da, gauzatu gabeko zatia hain zuen, betiere hori %35 baino gehiago bada.

b) Eskaeran jasotako kontrataziorako konpromisoa, diru-laguntza emateko baloratu dena, betetzen ez bada, likidatu beharreko gehieneko diru-laguntza murriztuko da, edo, behar denean, jada likidatutako diru-laguntzaren zati bat itzuliko. Murriztu edo itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, kalkulatuko da kontrataziorako konpromisoaren atalean lortutako puntuetan gauzatu ez direnak, eta zer eragin izan zuten puntu horiek entitatearen azken balorazioan. Portzentaje hori gehi %50 aplikatuko da, likidatu beharreko gehieneko diru-laguntzan.

18.3. Dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatu dela jakitean hasiko da ofizioz dirua itzultzeko prozedura, oinarri arautzaile hauetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

18.4. Itzuli beharrak ez du galarazten Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean “diru-laguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei” buruz ezarritakoa.

18.5. Kobratzeko eskubidea galtzeagatik edo diru-laguntzari espresuki uko egiteagatik askatzen den dirua erabil daiteke hasiera batean ezetsitako prestakuntza ekintzetarako esleitzeko.

19.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Entitate onuradunek diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzen dituzten beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk hartu badituzte, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko diote, harturiko funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen. Diru-sarrera horiek bateraezinak dira xede bereko diru-laguntzarekin. Beraz, hartutako zenbatekoan gutxituko da.

20.–Datuak babestea.

20.1. Entitate eskatzaileek eta entitate onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

20.2. Entitate eskatzaileen, onuradunen eta parte-hartzaileen identifikazio datuak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta, horri dagokionez, entitate eta pertsona interesdunak honako hauetan aitortzen zaizkien eskubideez baliatzen ahalko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorra, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta gainerako garapen arauak.

21.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan agertzen ez den orotan honako hauetan ezarritakoa aplikatuko da: martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua (errege dekretu horren bidez arautu zen enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema), irailaren 9ko 30/2015 Legea (lan arloan enplegurako lanbide heziketako sistema arautzen duena) eta uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua (irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duena). Aplikagarri izanen dira, orobat, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea; Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea; eta arlo honetan aplikatzekoa den beste edozein araudi.

22.–Diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako atarian (www.navarra.es), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, entitate onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea.

Datu horiek, orobat, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak argitaratuko ditu bere web-orrian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Entitate onuradunek berariaz aipatu behar dute Nafarroako Gobernuaren eta Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren finantzabidea informazio, argitalpen, material didaktiko eta ziurtagiri guztietan, baita zerbitzuak eta ekintzak egiten diren toki guztietan ere.

Horretarako, Nafarroako Gobernuaren logotipoa izan beharko du agerian, lehentasunezko tokian, eta inola ere izan gabe entitate sustatzailearena edo antolatzailearena baino txikiagoa. Betiere, urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan deskribatutako ezaugarri teknikoak errespetatu beharko dira (Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen foru dekretua da hori).

23.–Errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen aurka eta oinarrien aplikazioan ematen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesa duten pertsona edo entitateek, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo haiek jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko zigorren araubidea

Aurkitutako ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko zigorren araubide hau ezartzen da, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiten dituen jarraipen eta kontrol jarduketen esparruan (deialdi honen oinarri arautzaileetan zehaztu dira):

1) Ez-betetzeengatiko zigorra deialdiaren baremoan lortutako puntu kopuru osoaren ehuneko 30era artekoa izan daiteke gehienez, honako mailaketari jarraikiz:

–Ez-betetze arin bakoitzagatik: zigorraren %1.

–Ez-betetze larri bakoitzagatik: zigorraren %5.

–Ez-betetze oso larri bakoitzagatik: zigorraren %10.

2) Aipatutako ez-betetzeak metatu egiten dira, eta, denak batera, ezin dira sekula izan baremoan lortutako puntu kopuru osoaren penalizazioaren %30etik gorakoak.

3) Aurkitutako gabeziak zuzenduz gero, 1. puntuan aurreikusitako zigorra %50 murriztuko da.

4) Hauek izanen dira ez-betetze arinak:

–Onartutako pertsonen eskabiderik ez izatea.

–Emandako material didaktikoaren hartze-agiririk ez izatea.

–Profesionaltasun ziurtagiriaren ikastaro osoaren planifikazio osoari dagokionez (CP-3):

  • Dokumentuan ageri diren prestakuntza moduluko eta/edo prestakuntza unitateko orduen kopurua bat ez etortzea ziurtagirian jarritakoekin.
  • Ikastaroak prestakuntza unitate sekuentziaturik baldin badu, haiek ez egotea programaturik bata bestearen ondotik emateko.

–Profesionaltasun ziurtagiriaren ikastaroko prestakuntza modulu bakoitzaren planifikazio didaktikoari dagokionez (CP-4):

  • Bildurik ez egotea ziurtagiriko eduki eta ebaluazio irizpide guztiak.
  • Ebaluazio irizpideak (1. zutabea) ez dira agertzen ezagutzen eta trebetasunen arabera sailkaturik, egoki den gaitasunaren barnean.
  • Edukien multzoek (2. zutabea) ez dituzte esleiturik gaitasunak eta/edo ebaluazio-irizpideak.
  • Estrategia metodologikoek (3. zutabea) ez dituzte esleiturik gaitasunak eta/edo ebaluazio-irizpideak.

–Profesionaltasun ziurtagiriaren ikastaroko prestakuntza modulu bakoitzeko amaierako ebaluazio probari dagokionez (CP-8):

  • Proba egoki egiteko jarraibideak zehazturik ez egotea.
  • Proba kalifikatzeko sistema zehazturik ez egotea.
  • Moduluak prestakuntza unitaterik baldin badu, amaierako ebaluazioko probak biderik ez ematea unitate bakoitzaren puntuazioa identifikatzeko.

–Banakako ebaluazio txostenean (CP-6) jasotako emaitzak ez egotea adierazita 0tik 10era bitarteko puntuazioekin.

–Lanekoak ez diren praktiken kasuan:

  • Lanekoak ez diren praktiketako prestakuntza programak ez izatea jarraipena eta ebaluazioa egiteko irizpide eta prozedurarik (PNL-2).
  • Praktiketan dauden ikasleen kontrolerako eta segimendurako orrietan ez egotea haien sinadurarik (PNL-4), edo jarduera deskribatu gabe egotea.
  • Praktiketan dauden ikasleen kontrolerako eta segimendurako orrietan, jarduera ez egotea deskribaturik (PNL-4).
  • Praktiketatik salbuetsirik ez egotea.
  • Salbuespena eskatzeko aurkeztutako agiriak ez izatea egokiak.
  • Jasota ez egotea praktikei egindako ukoak, kasua bada.

5) Hauek izanen dira ez-betetze larriak:

–Ikasleen aseguruaren estaldura nahikoa ez izatea.

–Kontratatutako aseguruari dagokion aldia nahikoa ez izatea.

–Asistentzia-kontrolaren orriak ez bidaltzea egunero Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura.

–Ikasleari “gai” kalifikazioa ematea nahiz eta prestakuntza modulu bakoitzeko orduen %75era ez bertaratu.

–Profesionaltasun ziurtagiriaren kasuan:

  • Plangintza didaktikoan (CP5) modulu bakoitzaren amaierako ebaluazioa ez egotea.
  • Moduluak prestakuntza unitaterik baldin badu, ikaskuntza prozesuan ez proposatzea gutxienez ebaluazio jarduera bat prestakuntza unitate bakoitzeko.
  • Prestakuntza modulu bakoitzeko amaierako ebaluazioaren probak (CP-8) ez izatea teoria eta praktika.
  • Prestakuntza moduluko amaierako kalifikazioa lortzeko sistema ez etortzea bat araudiarekin (CP-6).
  • Moduluan amaierako probaren bigarren deialdirik ez egitea lehenago gainditu ez dutenentzat.
  • CP-6an jasotako amaierako puntuazioa bat ez etortzea ikastaroaren aktan (CP-7) jasotako amaierako kalifikazioarekin.

–Praktikak egiteko hitzarmenik ez izatea.

–Modalitate presentzialeko prestakuntza ekintzek 30 parte-hartzaileko gehieneko kopurua gainditzea, edo 25 parte-hartzailekoa profesionaltasun ziurtagiriaren kasuan.

6) Hona hemen ez-betetze oso larriak:

–Ikasleek asegururik ez izatea.

–Asistentzia-kontroletan ikasleen sinadura faltsuak egotea.

–Bat ez etortzea jatorrizko sinadurak eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gordailukoak.

–Praktiken kasuan, sinadurak bat ez etortzea ikasleen ebaluazioa egiteko dokumentuan ageri den asistentzia-kopuruarekin (PNL-5).

III. ERANSKINA

2019ko ikastaroak (ZIP).

IV. ERANSKINA

2020ko ikastaroak (ZIP).

Iragarkiaren kodea: F1811872