194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

683E/2018 EBAZPENA, irailaren 6koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ingurumen eraginaren adierazpena egiten baita Eugiko (Esteribar) “El Quinto meategiaren ustiapena handitzea: 130 mailako ebakiko goiko bankuak atzeraeramatea” izeneko proiektuaren alde. Sustatzailea Magnesitas Navarras SA (MAGNA) da.

Proiektua Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 2. taldean sartua dago, eta beraz, ingurumen eraginaren ohiko ebaluazioaren mende dago. Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozedura hasteko asmoz, Magnak “El Quinto meategiko 130 mailako ebakian sakontze-lanak egiteko proiektuaren Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozeduraren hasiera” izeneko laburpen txostena aurkeztu zuen 2013ko maiatzaren 16an.

21/2013 Legearen 34.2 artikuluarekin bat, 2016ko abenduaren 21ean, Magnak ingurumen eraginaren azterketaren irismena zehazteko eskaera eta proiektuaren hasierako dokumentua aurkeztu zizkion organo eskudunari (Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, hain zuzen). Eskaera hori Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari igorri zitzaion, eta hark, 34.3 artikuluari jarraikiz, hasiera eman zion ukitutako administrazio publikoentzako eta pertsona interesdunentzako kontsulten tramiteari 2017ko urtarrilaren 27an. Azkenean, 2017ko martxoaren 27an eman zen ingurumen eraginaren azterketaren irismeneko dokumentua. Ebazpen honen I. eranskinean zehaztu da zer erakunderi egin zaien kontsulta irismeneko dokumentua prestatzeko, eta jasotako erantzunen laburpena jaso da.

21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat, Magnak proiektua, Ingurumen eraginaren azterketa eta lehengoratze plana aurkeztu zizkion organo eskudunari (Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari) 2017ko uztailaren 30ean, eta organo horrek jendaurrean jarri zituen 2017ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 21ekoan, argitaratutako iragarkiaren bidez 30 egun balioduneko epean, ondoko hauen ondorioetarako: abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa; eta martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa. Jendaurreko epe horretan, Eugiko Kontzejuak aurkeztutako alegazio-idazki bat jaso da. Ebazpen honen IV. eranskinean jaso dira haren laburpena eta eman zaion erantzuna. 2018ko urtarrilaren 10ean, jasotako alegazioei erantzuten dien dokumentua aurkeztu zuen Magnak Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan.

Aldi berean, 21/2013 Legearen 37. artikuluarekin bat, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak kontsulta egin zien Esteribarko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ez da erantzunik jaso.

2018ko urtarrilaren 24an, 21/2013 Legearen 39.3 artikulua betetzeko, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak Ingurumen eraginaren azterketari hasiera emateko eskaera eta espedientearen dokumentazio osoa igorri zizkion Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari.

Proiektuaren laburpena eta ingurumenean eragina izanen duten ekintzen azalpena ebazpen honen II. eranskinean jaso dira. Ingurumen eraginaren azterketan (III. eranskinean laburturik ageri da) proiektuak ingurumenaren gainean izanen dituen ukipen nagusiak egoki aztertzen dira eta neurri zuzentzaile zehatzak ezartzen, ingurumenean eragin nabarmenik ez eragiteko.

Proiektuaren xedea da gaur egun abian den proiektua, hots, “130 mailako ebakiko sakontze-lanak” izenekoa, handitzea. Horrek badu Ingurumen eraginaren adierazpena, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak maiatzaren 13ko 199E/2014 Ebazpenaren bidez emana. “130 mailako ebakia” izeneko proiektua prestatu eta irekitzeko lanak egitean, hauteman zen ezen goiko bankuetan (925, 940 eta 955) bazela kalitate oneko magnesita harea, aztarnategiaren ekialdeko hegalari dagokiona. Zenbait ikerketa lan egin ondotik, gaur egungo proiektua planteatu da; baimendutako meategiko perimetroaren barnean hasiko da eta bere garapenerako beharrezkoa izanen da proiekturako baimendutako azalera 8,74 ha handitzea ustiategiaren ekialdean. Sortuko den zulo berriaren bolumena, gutxi gorabehera, 1.040.681 m³-koa izanen da. Kalkulatzen da erreserbak 1.110.731 tona handituko direla “130 mailako ebakiko sakontze-lanak” proiektuari dagokionez, ratioa izanik 1,67 tantzua/tmea, eta horietatik, 590.720 t ohiko mea dira eta 520.011 t. mea dolomitikoa.

Gaur egungo ustiatzeko erritmoa, gutxi gorabehera, 600.000t/urtean daohiko meari dagokionez, “130 mailako ebakiko sakontze-lanak” izeneko proiektuan aurreikusitakoa baino pixka bat handiagoa. Ustiatzeko erritmo horri eutsiz gero bi proiektuak (“130 mailako ebakiko sakontze-lanak”, gaur egun indarrean dagoena, eta “Goiko bankuak atzeraeramatea” izenekoa, ebazpen honen xede dena) modu konbinatuan gauzatzean, aurreikuspena da ustiategiak 11 urteko iraupena izatea 2015etik aurrera.

Proiektua oso-osorik garatzen da Natura 2000 Saretik kanpo, eta ez ditu ukituko 92/43 EEE Zuzentarauaren arabera interesekoak edo lehentasunezkoak diren habitatak. Proiektuak ukitzen duen 6,41 ha-ko azaleraren zati bat baimendutako perimetroaren barnean dago. Gaur egungo jardueraren perimetrotik kanpo ukituko den lur naturala 3,93 ha-koa da eta pagadi basofilo gazte bati dagokio. Ustiategitik kanpoko babes zerrenda bat sartuko denez, perimetro osoa 8,74 ha handituko da gaur egun baimendua dagoen 142,34 ha-ko azalera osoari dagokionez, eta meategiak osotara 151,08 ha izanen ditu.

Sortutako hondakinak ondokoetan bilduko dira: meategi barneko hondakindegietan (Labasar eta Labasar-Azkarate batzen diren eremua) eta 945 eta 990 m-ko koten artean sortutako zuloan bertan.

IEArentzat, pizidoen komunitatea da eremuko fauna sentikorrena, ikuspegi zabal batean. Baztertu egin da pagadiak faunaren intereseko espezieak babesteko duen balioa, baso gazteak zuzenean ukitutako ingurunean duen egitura dela-eta.

Ingurumen eraginaren azterketak ikuspenari buruzko berariazko azterlana jasotzen du, barnean sartuta ikus arroen analisia eta argazki bidezko simulazioak. Ondorioztatu da ezen ikuspegi orokorra, oro har, nahiko txikia dela, nagusiki mendebaldetik, eta nolanahi ere, zuhaitzek oztopatzen dutela. Eugitik, hurbilen dagoen herritik, hutsa da. Ikuspena murriztu eginen da behin proiektua bukatuta eta goiko bankuak eta hondakindegiak leheneratuta, horiek NA-138 errepideko tarte batzuetatik eta Arga ibaitik ikusten ahal baitira ustiapen fasean.

IEAn, harrobia handitzeko aurreikusitako lanek iraun bitartean hurbilen diren baserriek jasanen duten zarataren eragina baloratu da. Ahuntzen, Zubiberri, Olazarko eta Arrobiko bordak dira, etengabe okupatutako etxebizitzak, eta handitze-lanetatik 660 eta 820 metrora daude. Zarataren gutxi gorabeherako kalkulua egin da unerik zorrotzenetarako, hala prestakuntza fasean nola eragiketenean, eta ondorioa da urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako gehieneko emisio balioak betetzen direla ordutegiari (gauez) eta zonifikazio akustikoari dagozkion baldintza zorrotzenetan ere. Errege dekretu horren bidez, Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatu zen. Kalkuluetan, aintzat hartu dira aurretik egindako neurketak eta distantziaren eta landare pantailaren ondoriozko apaltze-mailak.

2018ko maiatzaren 25ean, Estrategiaren eta Lurralde Antolamenduaren Atalak aldeko txostena eman zuen lurraldearen ondorioetarako, ebazpenaren azalpen zatian jasotzen diren baldintzekin.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak 2018ko ekainaren 15ean aditzera eman zuenez, egin gogo diren jarduketek ez dute katalogatuta den aztarnategi arkeologikorik ukitzen. Adierazten da ezen, jardueraren garapenean aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen duela horren berri eman behar zaiola atal horri.

Ingurune Naturalaren Zerbitzuko Pirinioaldea Kudeatzeko Atalak, 2018ko apirilaren 9ko txostenean, adierazi zuen ingurua ez dagoela Natura Sareko ezein eremuren barrenean eta ingurua garrantzitsua dela pizidoen komunitatearentzat, batez ere okil gibelnabarrarentzat (Dendrocopos leucotos lilfordi) eta okil beltzarentzat (Dryocopus martius). Ingurune Naturalaren Zerbitzuak eta Ingurumena Zaintzeko Atalak egindako jarraipen lanetan ez da ugalketako lurralderik hauteman eremu osoan. IEAn zenbait zentsu eta azterlan bildu dira espezie horiei buruz, hain zuzen ere 2014an, 2015ean, 2016an eta 2017an egindakoak. Horietan prospekzioak egin ziren esku artean dugun eremuan eta ondorioztatu zen ez zegoela horrelako espezierik. Nolanahi ere, aintzat hartu beharra dago jarduketak espezie horien banaketa eta hedapen eremuan sartzen direla, bereziki okil gibelnabarrarenean (galzoriko espeziea), eta espezie horrek penintsulan duen ia populazio osoa Nafarroan dagoela. Okil gibelnabarraren banaketa eremuan pagadien azalera galtzearen ondorioz, etorkizunean espeziearentzat balizko habitata izan daitekeena galduko da. Hortaz, uste da hori kontuan hartzeko moduko ukipena dela eta espezieak eremuan duen bilakaera aztertzea eskatuko duela.

Kiropteroen azterketari dagokionez, hasiera batean, ez da eragin nabarmenik aurreikusten eremuko saguzarren populazioen gainean; alabaina, azpimarratu da balitekeela ehiza-guneak edo identifikatu gabeko babeslekuak edo balizko babesleku izan daitezkeenak galtzea, aurreko kasuan bezala, eta horiek konpentsatzeko neurriak hartu beharko direla, esaterako, habia kaxak jartzea.

IEAn, oro har, behar bezala deskribatuta daude ukitutako eremuko natur balioak, eta berresten da pagadia basofiloa eta onbrofiloa dela, Carici sylvaticae-Fagetum sylvaticae asoziazioan sartua fitosoziologiaren aldetik, eta, beraz, ez dela Europar Batasunaren intereseko habitaten barrenean, Habitatei buruzko 92/43/EEE Zuzentarauaren arabera.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak txostenean adierazi du tramitatu den dokumentazioan jarduketak behar bezala zehaztuta daudela, eta proposatu da “El Quinto meategiaren ustiapena handitzea: 130 mailako ebakiaren goiko bankuak atzeraeramatea” izeneko proiektuari buruzko Ingurumen eraginaren adierazpena egitea. Sustatzailea Magnesitas Navarra SA (Magna) da. Aurkeztutako proposamena bideragarritzat jotzen da ingurumenaren aldetik, eta ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura osatuta dagoela iritzita, eta azaldutakorekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen eraginaren adierazpena egiten da Eugiko (Esteribar) “El Quinto meategiaren ustiapena handitzea: 130 mailako ebakiaren goiko bankuak atzeraeramatea” izeneko proiektuaren alde. Sustatzailea Magnesitas Navarras SA (Magna) da.

2. Aurkeztutako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz eginen da jarduera, eta gainera, baldintza hauek bete beharko dira:

A) Aldatu da “130 mailako ebakiko sakontze-lanak” izeneko proiektuan ustiategirako definitutako jarduketaren perimetroa (Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 199E/2014 Ebazpenean jasoa). Ondoko puntu hauek gehitu zaizkio (koordenatuak: UTM ETRS 89/30N eremua):

ERPINA

UTMX

UTMY

1

621.997

4.762.444

2

621.905

4.762.505

3

621.875

4.762.548

4 (Q-26)

621.840

4.762.633

5

621.814

4.762.649

6

621.814

4.762.649

7 (Q-25)

621.718

4.762.694

8

621.711

4.762.712

9 (Q-24)

621.654

4.762.833

10 (Q-23)

621.678

4.762.891

11 (Q-22)

621.734

4.762.931

12

621.735

4.762.913

13

621.752

4.762.915

14

621.771

4.762.914

15

621.783

4.762.911

16

621.798

4.762.905

17

621.820

4.762.896

18

621.824

4.762.892

19

621.833

4.762.890

20

621.854

4.762.879

21

621.866

4.762.875

22

621.907

4.762.860

23

621.924

4.762.855

24

621.929

4.762.850

25

621.953

4.762.850

26

621.958

4.762.850

27

621.965

4.762.845

28

621.965

4.762.833

29

621.963

4.762.816

30

621.960

4.762.796

31

621.958

4.762.776

32

621.956

4.762.773

33

621.955

4.762.765

34

621.953

4.762.754

35

621.951

4.762.741

36

621.961

4.762.739

37

621.983

4.762.709

38

621.996

4.762.691

39

621.999

4.762.667

40

621.997

4.762.608

Erpin horiek lurrean finko paratuko diren mugarrien bidez seinalatuko dira. Ez da inolako okupaziorik eginen (erauzte-lanak, material pilaketa, makinen joan-etorriak, pistak...) aurreko puntuetan mugatutako guneetatik kanpo.

B) Ustiaketa-lanetan, laneko bankuak eta ustiatzeari utzi ondokoak 15 metroko altuerakoak izanen dira gehienez ere. Baimendutako perimetroaren barrenean egonen dira garraioko pista guztiak. Ustiategiko gehieneko kota 1.000 metrokoa da.

C) Lehengoratzea pixkanaka eginen da, faseen araberako planari jarraituz. Behar bezala bereizi behar dira lur antzuak eta azaleko geruzetarako landare-lur egokiena. Ekartzen den lurra lehengoratzeko egokia izan dadin zaindu behar du sustatzaileak. Landare lurren pilak ez dira beste lur batzuekin nahasiko.

D) Landaketaren ondoko hiru urteetan hutsarteak beteko dira proiektatutako landaketa guztietan.

E) Onura Publikoko Mendiaren okupazioa oihan arloko legerian ezarritakoaren arabera tramitatu beharko da.

F) Meategiaren perimetroko itxiturak ez du txarrantxarik edukiko goiko aldean, inguruko hegaztiek haren kontra jo ez dezaten.

G) Proiektua aurrera eramatean edozein aztarna arkeologiko aurkituz gero, haren berri eman beharko zaio Vianako Printzea Erakundeko Arkeologia Atalari.

H) Hautsaren kontrako babes neurri hauek jarriko dira:

–Bideak, lur metaketak eta zamalanetarako eremuak ureztatuko dira.

–Kamioiak olanekin estaliko dira.

–Uhal garraiatzaileen karenatuaren funtzionamendua egokia dela zainduko da.

–Zulamakinek hautsa hartzeko gailuak izanen dituzte.

I) Egin gogo diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik. Gogorarazten da ezen ibilgura isuririk egiteko, urak hartzeko edo ibilgua ukitzeko Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimen berariazkoa beharko dela.

J) Jarraian adierazten diren jarduketa hauek osatuko dute “130 mailako ebakiko goiko bankuak atzeraeramatea” izeneko proiektua eta “130 mailako ebakiko sakontze-lanak” izenekoa batera gauzatzeko Ingurumen Zaintzako Programa:

1.–Urtero, ustiategiko lanen planarekin batera, txosten bat aurkeztuko da ustiapenaren nondik norakoa eta egindako lehengoratze lanak jasoko dituena, proiektatutako faseen planaren arabera. Txosten horretan sartuko dira aurreko proiektuetan gauzatutako jarduketa guztiak eta egiteke daudenak.

2.–Urtero, jarraipen azterlan bat aurkeztuko da meatzetik hurbilen dauden okil gibelnabarraren eta okil beltzaren balizko ugalketako lurraldeei buruz (Abixabal, Labaxar, Urkiloko zirkua eta Soromear). Azterlan hori urte osoko zikloarena izanen da eta garai egokietan egindako landa-lana jasoko du. Lanei hasiera eman baino lehen, lan plana aurkeztuko da (erabiliko den metodologiarekin eta bisiten egutegiarekin) Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Ataleko Ingurumen Jarraipenerako Bulegoan.

3.–Sei hileko epean, saguzarrentzako habia kaxak kokatzeko azterlana aurkeztuko da, konpentsazio neurri gisa. Aztertuko den eremua ustiategiaren perimetro osoa izanen da. Behin azterlana aztertuta, eta Pirinioaldea Kudeatzeko Atalak aldeko txostena emanda, bertan aurkeztutako neurriak urtebeteko epean gauzatuko dira, garairik hoberenean.

4.–Urak: urtero egiten jarraituko da hartzen den ur masaren kalitatearen kontrola, barnean sartuta Arga ibaiko bi laginketa gune gehigarriak, isurketa gunetik gora eta behera. Parametro hauek hartuko dira kontuan: adierazle biologikoak, makroornogabeak –IBMWP, Diatomeak –IPS, pHa, oxigeno disolbatua (mg/l), eroankortasuna, nitratoak (mg/l NO4), fosfatoak (mg/l PO4), fosforoa guztira (mg/l P), amonioa guztira (mg/l NH4Nitritoak (mg/l NO2eta OEK (mga/l O2).

5.–Isuriak atmosferara. Jarduera sartua dago 100/2011 Errege Dekretuaren B 04 06 16 01 taldean. Errege dekretu horren bidez, airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak eman ziren. Autokontrol bat eginen da sei hilean behin partikula jalkikorren parametroari buruz (immisioa), gaur egun arte egin diren hiru puntuetan. Gehieneko isurketa baliorako erreferentzia gisa, honakoa erabiliko da: 300 mg/m²/eguna.

6.–Zarata: kanpoko zarata maila kontrolatu beharko da, 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egindako neurketen bidez. Sei hilean behin eginen da kontrol hori hurbilen dagoen baserrian (Zubiberri borda) eta instalazioen sarreraren dagoen bordaren ondoan.

3. Bermatuko da meatzaritzako jarduera lehengoratzeko plana gauzatzen dela, ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua betetzeko, hots, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa; horretarako, meategien arloan eskumena duen erakundeak baimena eman ondotik, 179.466,79 euroko bermea jarriko da, eta meatzaritzako jarduera osoaren aurrekontua 2.011.605,86 eurokoa izanen da. Bost urtean behin eguneratuko da berme hori, kontsumoko prezioen indizearen bilakaeraren arabera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Esteribarko Udalari eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko irailaren 6an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

I. ERANSKINA

Irismeneko dokumentua tramitatzea eta kontsultatutako erakundeak

Esteribarko Udala

x

Vianako Printzea erakundea

Pirinioaldea Kudeatzeko Atala

Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atala

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua

Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

x

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atala

x

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

x

NILSA

Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioa

Zientzietako Fakultatea. Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Nafarroako eta Errioxako Biologoen Elkargo Ofiziala

LAB (Langile Abertzaleen Batzordea)

UGT

ELA (Eusko Langileen Alkartasuna)

CCOO

Sociedad Española de Ornitología

Ekologistak Martxan

Gurelur

Sustrai Erakuntza fundazioa

Greenpeace

Lurra-Lurraren Defentsaren Aldeko Elkartea

X batekin seinalatu dira erantzuna eman duten erakundeak.

Esteribarko Udalak adierazi duenez, handitze-lanak gaur egungo harrobiaren goiko aldean eginen direnez eta jardueraren funtzionamenduak gaur egungo eskemari eusten dionez, hirigintzaren ikuspuntutik ez dago inolako iradokizunik.

Energiaren eta Meatzaritzaren Zerbitzuak meatzaritzako baimenen berri eman du eta azaldu du ezen hedapen proiektua (bankuak atzeraeramatea) N130 ebakiko proiektuaren parte bat bezala ulertzen dela. Materiala ustiatzeko metodoa (erauzketa, karga eta garraioa), tratamendua eta destinoa gaur egungo berberak izanen dira; hau da, aire zabaleko goitik beherako ustiatzea izanen da, transferentziako meatzaritza batetik hurbil, zuloak betez belaunaldi berriko hondakindegiekin konbinatuta. Azkenik, ez du uste beharrezkoa denik Ingurumen eraginaren azterketari iradokizunik egitea.

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak aditzera eman duenez, eskatutako jarduera bateragarria da Esteribarko arau subsidiarioek ezarritako oihan-lurzoruaren babes araubidearekin (1993ko abenduaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Izan ere, babestu beharreko lurzoru urbanizaezina da, non, 35/2002 Foru Legearen 113. artikuluari jarraikiz, jarduera baimen daitekeen, baina betiere neurriak hartuz erauzketa-jardueraren eta lehengoratze-lanen garapena bateragarriak izan daitezen lurzoru horretan babestu beharreko ingurumen eta paisaia balioekin. Espedientearen ingurumeneko tramitazioan eskumena duen organoak baloratuko ditu alderdi horiek. Kasua bada, espedientearen tramitazioak dokumentazioa izan beharko du 35/2002 Foru Legearen 117. eta 119. artikuluetan adierazitakoaren arabera.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak zenbait alderdi aipatu ditu, Ingurumen eraginaren azterketan azpimarratu beharrekoak; zehazki, ingurune hidrikoaren inbentarioa, ingurune hidrikoaren gaineko ukipenen analisia, inpaktuen identifikazio zehatza, ingurune hidrikoaren gaineko ukipenak zuzentzeko neurriak, jarraipen plana eta erakunde horren aurrean eska litezkeen balizko baimenak.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2017ko martxoaren 27an emandako irismeneko dokumentuan, jasotako erantzunak igortzen dira eta sustatzaileari adierazten zaio ezen Ingurumen eraginaren azterketak abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko duela, bereziki jarraian adierazten diren alderdiak:

Erauzketa eremuaren muga argia eta zehatza eta lur naturaletan egiten diren okupazio berri guztiena (sarbideak, metaketak...). Harrobiaren ukipenaren mugen UTM koordenatuak aurkeztuko dira, tramitatzen ari den proiektuaren mugak eta gaur egun gauzatzen ari den proiekturako (N-130 ebakiko sakontze-lanak) ezarritako perimetroa integratuz.

Ikusizko inpaktuaren paisaia-azterlana. Ikus arroaren azterlan bat eta ikusizko inpaktuaren argazki bidezko simulazioak aurkeztuko dira, inguruneko ibilbide ezberdinetatik eginak.

Ukitutako habitaten (pagadia) xehetasun azterlana eta lotutako espezieena. Sartzeko eta ustiatzeko alternatibak aztertuko dira, intereseko landarediaren gaineko ukipenak minimizatzeko.

Bereziki, pizidoen gaineko balizko ukipena aztertuko da, bai eta pagadiari lotutako abifaunako beste espezie batzuena ere.

Lehengoratze proiektua ustiategi osorako eguneratuko da eta kronograma jaso beharko du, faseekin, planoekin eta aurrekontuarekin. Landareztatze-lanetan, lehentasuna emanen zaie inguruneari egokitutako espezie autoktonoei, gaurdaino egindako landareztatzeen esperientzian oinarrituz.

Arreta berezia jarriko da zarata, hautsa eta bibrazioak direla-eta ustiategitik hurbilen diren etxebizitzen gaineko ukipenak minimizatze aldera hartu beharreko neurri zuzentzaileei dagokienez.

II. ERANSKINA

Ustiapen eta lehengoratze proiektuaren deskribapena

Proiektuaren xedea da gaur egun abian den proiektua, hots, “130 mailako ebakiko sakontze-lanak” izenekoa, handitzea. Horrek badu Ingurumen eraginaren adierazpena, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak maiatzaren 13ko 199E/2014 Ebazpenaren bidez emana.

“130 mailako ebakia” izeneko proiektua prestatu eta irekitzeko lanak egitean, hauteman zen ezen goiko bankuetan (925, 940 eta 955) bazela kalitate oneko magnesita harea, aztarnategiaren ekialdeko hegalari dagokiona. Zenbait ikerketa lan egin ondotik, gaur egungo proiektua planteatu da; baimendutako meategiko perimetroaren barnean hasiko da eta bere garapenerako beharrezkoa izanen da azalera 8,74 ha handitzea ustiategiaren ekialdean.

Kalkulatzen da erreserbak 1.110.731 tona handituko direla “130 mailako ebakiko sakontze-lanak” izeneko proiektuari dagokionez, ratioa izanik 1,67 test/tmin, zeinetatik erdia, gutxi gorabehera, “ohiko” mea izanen den eta beste erdia mea dolomitikoa. Honela banatzen da proposatutako handitze-jardueretarako okupatutako azalera (64.123 m²): 39.303 m² “130 mailako ebakiko sakontze-lanak” proiekturako baimendutako perimetrotik kanpo, eta 24.820 m² baimendutako perimetroaren barnean. Jarduerarik gabeko babes zerrenda bat gehitu denez, baimendutako perimetroaren barnean handitutako eremua 8,74 ha-koa izanen da. Gaur egun meatzerako baimendua dagoen azalera osoa 142,34 ha-koa da.

Aire zabalean ustiatuko da meategia eta, materialak ateratzeko, zulaketak eta leherketak eginen dira. Bankuak goitik behera eginez hasiko da erauzketa, Goiko Aldean dagoen ekialdeko ezpondako 1000 m-ko kotatik 910 m-ko kotaraino. Bankuak “El Quinto” ustiategikoekin lotuko dira, hala 130 mailako zuloari dagokionez nola Azkaraten geratzen den gainerakoari dagokionez eta lotutako hondakindegiei dagokienez, eta horretarako gaur egun existitzen diren pistak erabiliko dira. Proiektuak 3 fasetan banatzen du ustiapen-lana. Azken topografia honakoa izanen da: 15 banku 940-1000 m-ko koten artean kokatuak eta 5 eta 15 metro arteko altuera aldakorrak.

Sortutako hondakinen kantitate osoari dagokionez, aintzat hartuta erauzketan kalkulatutako ratioa, hots, 1,67 tantzua/tmea, bai eta plantan baztertutako materiala (%20), 2.077.356 t izanen dira (material belakituen 970.950 m³) meatzearen barneko hondakindegietan utziko direnak (Labasar eta Labasar-Azkarate batzen diren gunea) eta 945 eta 990 m-ko koten arteko goiko aldean sortutako zuloan bertan. Hondakindegiak gerora landareztatzeko egokiak izan daitezen, azken konfigurazioan banku gainjarriak izanen dituzte, bermekin eta aldapekin bereiziak, banakako banku bakoitzera sartzea ahalbidetzeko moduan.

Goiko aldean sortutako zuloaren hegoaldean kokatutako hondakindegiak 15 metroko altuerako lau banku izanen ditu guztira, 10 metroko bermak dituztela, 990 metroko goiko kotara iritsi arte. Amaierako ezponda nagusiaren angelua 35°-koa izanen da. Hondakindegiak pista bat izanen du bankuetara sartzeko.

Azkarate-Labasarko hondakindegian Labasarren dauden bankuak handituko dira 900/910 eta 910/920, eta 5 metroko altuerako banku berri bat eginen da, 920/925. Behin betiko hondakindegiak gaur egungoaren oinplanoaren azalera berdina okupatuko du (456.500 m² gutxi gorabehera),eta pixka bat handituko da goiko bankuetan. Gaur egungo egoeratik behin betikora igarotzeko, goiko bankuak sakondu beharko dira, eta Labasarko hondakindegia 925 metroko kotaraino handitu. Azken egoeran, bata bestearen gaineko hamalau bankuk (10 metroko altuerakoak gehienez eta 20 eta 60 metroko berma dutenak) osatuko dute obra-hondakindegia. Ezponda nagusiaren azken maldak 22° eta 27º arteko angelua izanen du.

Gaur egun Azkarateko ebakiaren hegoaldean dagoen pista garraiatzailea eta Labasarko hondakindegiarekin eta Goiko Aldearekin duen lotunea erabiliko da. Pista honen helburua da mea meategitik plantara modu seguruan eta bideragarrian garraiatzea, bidea optimizatuz. Gainera, beharrezkoa izanen da kanpoko pista garraiatzaileak eraikitzea Goiko Aldean, 778 metro izanen dituztenak.

Aire zabaleko ustiategian ateratzen den materiala hura birrindu eta sailkatzeko dagoen plantan tratatuko da. Hortik NA-138 errepidean barna eramanen da Zubiriko lantegira.

Lehengoratze plana.

“130 mailako ebakiko sakontze-lanak” proiektuak lehengoratze plan bat jaso zuen. Lehengoratze plan hori ingurumen eraginaren adierazpenaren xede izan zen, hain zuzen ere, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 199E/2014 Ebazpenaren bidez eman zena. Plan hori meatzearen lehengoratze-lanetan integratu zen.

“130 mailako ebakiaren goiko bankuak atzeraeramatea” proiektuaren lehengoratze plana gehigarri gisa planteatzen da, gaur egungo lehengoratze plana ikuskatu eta zabaltzen duena, okupazio berria dela-eta egin beharreko lanak definituz. Lehengoratze planaren abiapuntu gisa mantentzen da 2014an egindako ikuskapenean zegoena. Horrek esan nahi du aipatu planean hartutako lehengoratze irizpideak mantenduko direla, bai eta hura garatu den 12 urteetan lortutako esperientziatik ateratakoak, baina egoera berrira egokituz.

Hona hemen jarduketa multzoak:

–Azkarate-Labasar hondakindegia: bukaerako egoeran, hondakindegiaren bolumena handituko da Labasar alderdian, nahiz eta ukitutako azalera 130 mailako ebakiko sakontze-lanak egiteko proiektuko berbera izan. Hondakindegiko ezpondetan egin beharreko hidroereintza baino ez da ukituko. Azalera gehigarri hori 16.169 m²-koa da.

–Goiko Aldeko hondeaketa: azken egoeran, sektore honek 25.050 m²-ko benetako azalera izanen du plantan. Kopuru horretatik, 15.989 m² berma eta 21.440 m² ezponda landareztatuko dira.

–Goiko Aldeko zuloko hondakindegia: hondakindegi honetako ezpondetan landareztatu beharreko azalera 34.303 m²-koa da (8.622 m² berma delarik). Azalera, osotara, 42.925 m²-koa da.

Hainbat eremutan lurraren azken morfologietara iritsi ahala, landareztatze lana eginen da, hau da, landare-lurra zabalduko da, hidroereitea eginen da, ahurtaraka ereinen, eta landaketak eginen dira. Pagoak landatzen jarraituko da pagadiaren lore-segizioari dagozkion beste espezie batzuekin, lehengoratu beharreko lurren kolonizazioa bultza baitezakete; esate baterako, Sorbus aria, Sorbus aucuparia, Ulmus montana, Tilia platyphyllos, Acer campestre, Populus tremula, Prunus avium, Corylus avellana eta Fraxinus excelsior. Hondakindegietako goiko aldeetan eginen da eta malda txikiko eremu garaietan. Betegarrien mailen goiko aldean, pagoen basotxoak landatuko dira, 4-5 metroko tarteak utziz aleen artean. Gainera, unadak eratuko dira malda txikiko eremuetan eta ikusgarrien diren eremuetan.

Handitu beharreko eremuaren lehengoratze-lanetarako aurrekontu guztia (kontratu bidez gauzatzeko) 179.466,79 eurokoa da, eta meatzaritzako jarduera osoarena, berriz, 2011.605,86 eurokoa. Lehengoratze lanak ustiatze lanei egokituko zaizkie, bai espazio aldetik bai denbora aldetik, halako moduan non ahalik eta denbora gutxien iraganen baita ustiatu ondoren agortutako eremuak lehengoratu arte. Horrela lehengoratuko dira azken egoeran gelditzen diren goiko ezpondak, ustiatze lanak aurrera darraien bitartean. Era berean gertatuko da hondakindegiak sortzean, gehieneko garapenera iristen diren beheko bankuak lehengoratuko baitira. Lehengoratzearen plangintzaren kronograma aurkeztu da, sektoreka eta bankuka.

Abandonatuta dauden egiturak botatzeko jarduketek ez dute aldaketarik izanen, indarra duen lehengoratze planean jasotakoekin alderatuta.

III. ERANSKINA

Ingurumen eraginaren azterketaren laburpena

Alternatiben azterlan bat sartu da Ingurumen eraginaren azterketan, non hainbat alderdi aztertzen baitira, esaterako: kokapena, ustiatze metodoa, hondakinen kudeaketa, sarbidea, mea tratatzeko sistemak eta garraioa.

Ingurunearen inbentarioa aurkeztu da, geologia, geomorfologia, klima, hidrogeologia, landaredia, fauna, lurzorua, paisaia eta ingurune sozioekonomikoa barne. Berariazko azterlan hauek aurkeztu dira eranskinetan: ikuspenari buruzko analisia, faunari buruzko azterketak eta landarediaren azterketa.

Proiektuaren eremuko ingurune hartzailea azterturik, IEAk analizatu eta baloratu egiten du proiektatutako ustiategiak bere eremuko ingurune fisikoan eta sozialean duen eragina eragiketa aurretik, eragiketa bitartean eta itxiera fasean. Lehendabiziko etapan aldaketak identifikatu dira eraginen matrize baten bidez, eta guztira 14 ekintza identifikatu dira ingurumenean eragina izan dezaketeenak.

Eraginen garrantzia baloratzeko tauletatik eta balorazio absolutuko eta erlatiboko tauletatik ondorioak atera dira, eta horien bidez ingurunearekin erasokorrenak diren proiektuko ekintzen hierarkia ezarri da, eta inguruneko zein faktore diren kaltetuenak jakin da. Ingurumen eraginaren azterketak ez du zehazten zein ekintzak duten eragin kaltegarri larri edo kritikorik. Atzeman diren eragin kaltegarri gehienak bateragarritzat jo dira, eta, batez ere, ondoko ingurune hurbilean dute eragina.

Proiektuaren ingurumen eragina baloratzeko, aintzat hartuko da ezen baimendutako perimetroaren barnean sartzen den azalera handitua 8,74 ha-koa dela, meatzearen azalera osoa 142,34 ha delarik. 8,74 ha horietatik, perimetroaren inguruan paratuko den babes zerrenda kenduta, 3,93 ha ukituko dira zuzenean lur naturaletan. Azalera horretan pagadi basofilo gazte bat dago. Natura 2000 Saretik kanpo dago eta ez da intereseko habitata edo lehentasunezkoa 92/43 EEE Zuzentarauaren arabera.

Ingurumen eraginaren azterketak berariazko azterlan bat dakar zuzenean ukitutako pagadi horri buruz, eta pagadi menditar, heze-hiperheze, basofilo eta kantauriarretan (Carici sylvaticae-Fago sylvaticae Sigmetum) sailkatzen du oso-osorik. Basoko zuhaitz geruzak egitura itxia du, pago gaztez (Fagus sylvatica) bakarrik osatua, %100 estaltzen dutela. Ez da katalogatutako flora espezierik hauteman proiektuak okupatuko duen eremuaren barnean.

IEAren arabera, pagadiak ez du baliorik intereseko fauna espezieak babesteko; izan ere, basoak ez du adin desberdineko arbolarik, ez dago zur hilik ez lurrean ez zutik, ez dago habiak egiteko zuloak dituen arbola gogorturik, ez dago ur gunerik (aldi baterako putzuak eta iraunkorrak) eta ez dago pagoari laguntzen dioten bestelako zuhaitz espezierik. Ezaugarri horiengatik ez da pagadia pizidoen espezieek, hala nola okil gibelnagarrak (Dendrocopos leucotos), habia egiteko edo ugaltzeko tokia, ezta basoko kiropteroek edo hildako edo usteldutako zurari lotutako ornogabeek ere. IEArentzat, pizidoen komunitatea da eremuko fauna sentikorrena, ikuspegi zabal batean.

Faunari buruzko azterketa espezifiko gisa, lau azterlan aurkeztu dira okil gibelnagarraren ugalketa lurraldeari buruz. Horiek proiektuaren eremuan egin ziren, 2014. eta 2017. urteen artean. Azterlan horien bidez hauteman da bi eremu garrantzitsu daudela espezie horrentzat, biak proiektuaren ukipen zuzeneko eremutik kanpo: Abixabal, harrobitik 300 m-ra tokirik hurbilenean, eta Soromear, harrobitik 1.180 m-ra tokirik hurbilenean. 2017an egindako zentsuan, egiaztatu zen espezieak eremu horretan jarraitzen duela, baina ez da espeziearen alerik hauteman hurbileko beste lurralde historiko batzuetan, esaterako Labaxarren. Urkiloko sakanaren buruan ez da espeziearen alerik aurkitu, baina bai okil txikiren bat (Dendrocopos minor).

Ingurumen eraginaren azterketak ikuspenari buruzko berariazko azterlana jasotzen du, barnean sartuta ikus arroen analisia eta argazki bidezko simulazioak. Ondorioztatu da ezen ikuspegi orokorra, oro har, nahiko txikia dela, nagusiki mendebaldetik, eta nolanahi ere, zuhaitzek oztopatzen dutela. Eugitik, hurbilen dagoen herritik, hutsa da. Ikuspena murriztu eginen da behin proiektua bukatuta eta goiko bankuak eta hondakindegiak leheneratuta, horiek NA-138 errepideko tarte batzuetatik eta Arga ibaitik ikusten ahal baitira ustiapen fasean.

Eraginaren azterlanaren arabera, proiektuaren eragin kaltegarria moderatua da, oro har, ingurune fisiko eta biologikoarentzat. Proiektua positiboa da ingurune sozioekonomikorako, modu moderatuan. Ingurunearen bi alderdi horien baterako balorazioa kontuan izanda, guztizko balorazioa bateragarria da.

Ingurumen eraginaren azterketak beharrezko neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko plana jasotzen ditu; horiek aurrera eraman beharko dira ebazpen honetan eskatzen denarekin batera.

IV. ERANSKINA

Jendaurreko tramitean jarri izanaren emaitza

Jendaurreko aldian, Eugiko Kontzejuak aurkeztutako alegazio hauek jaso dira.

1. eta 2. alegazioak.

Kontzejuak jasota utzi du idazkiak eta alegazioak aurkeztu zituela aurreko proiektuaren (“130 mailako ebakiko sakontze-lanak”) aldez aurreko kontsulten fasean. Oraingo proiektua haren handitzea baino ez da. Adierazi du aurkeztutako iradokizun eta alegazio batzuk egokitzat jo daitezkeela gaur egun tramitatzen ari den proiekturako.

–Erantzuna:

Aldez aurreko kontsulten fasean jasotako erantzunen xedea da Ingurumen eraginaren azterketaren edukia orientatzea sustatzaileak proiektuaren aurkezpena egin baino lehen. Aipatutako espedienteak izan zuen aldez aurreko kontsultetarako epe bat eta bukatutzat eman zen aldeko Ingurumen eraginaren adierazpen batekin. Bertan, jarduera garatzeko beharrezkotzat jo ziren ingurumeneko baldintzak ezarri ziren. Baldintza horiek neurri zuzentzaileez eta proiektuaren zaintza planaz haratago joan ziren, alegazioetan azaldutako hainbat alderdi handitu baitzituzten, bereziki hurbilen ziren etxebizitzei eragozpenak eragiteari zegokionez. Kontzejuaren eta enpresaren arteko diru konpentsazioaren auzia edo enpresa toki garapeneko proiektuetan inplikatzeari buruzko alderdi zehatzak ez dira sartzen Ingurumen eraginaren adierazpenean.

3. alegazioa.

Proiektuaren testuaren zati bat kritikatu da, non alegatzailearen aburuz, zenbait jarduera (zulaketa, leherketa, garraioa, hondakindegiak eta tratamendua) “ingurumenarentzako positibotzat” jotzen diren. Beharrezkotzat jotzen da IEAn soinu ukipenei buruzko azterketa sartzea eta aintzat hartzea zona horretako beste proiektu estrategikoen gainean izan ditzakeen ukipenak. Oro har, uste da egungo proiektua gauzatzean benetan izan diren inpaktuei eta ukipenei buruzko ebaluazioa falta zaiola proiektuari.

–Erantzuna:

Alegatzaileak egindako oharra honekin dago lotua: aipatu testuak zenbait jarduera prebentibo eta zuzentzaileri egiten die erreferentzia, proiektuaren testuan positibotzat jotzen direnak. Gaizki-ulertu horrek ez du inolako garrantzirik; izan ere aipatutako proiektuko jarduera guztiak argi eta garbi negatiboki baloratzen baitira IEAn dagokion atalean.

IEAn jarduerak, bere egoera zorrotzenean, hurbilen dauden baserrietan izanen duen inpaktu akustikoaren balorazio bat sartu da, kontuan hartuta prestakuntza fasea nahiz ustiapen-lanen fasea, eta ondorioztatu da betetzen direla urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako emisio mugak. Errege dekretu horren bidez garatu zen Zaratari buruzko 37/2003 Legea. Balorazio hori egiten da ordutegiaren baldintza murriztaileenetarako (gaua) eta eremu akustikoetarako. Kalkuluetan, aintzat hartu dira aurretik egindako neurketak eta distantziaren eta landare pantailaren ondoriozko apaltze-mailak.

Uste da IEAk hautematen eta baloratzen dituela egin asmo den ustiategiaren handitzeak izanen dituen inpaktu nagusiak. Neurri zuzentzaileek eta zaintza planak, bai eta ebazpen honetan ezarritako neurriek ere, bermatzen dute sor litezkeen bestelako inpaktu batzuk ere hautematen eta zuzentzen ahalko direla.

4. alegazioa.

Alegatzen da ez dela zero alternatibarik aztertu, eta ingurumen aldetik balioa duen lurzoru bat eraldatu dela bakarrik urtebete gehiago jarduteko. Hona alegatutako beste alderdi batzuk: sektore turistikoa konpentsatzeko neurri falta, eta justifikazio falta inpaktuen inportantzia erlatiboa neurtzean. Zalantzan jartzen da ebaluazioa inpaktuen errealitatearekin bat egiten ari den, enpresak eskura daukan informazioarekin.

–Erantzuna:

Dagoeneko erantzun zaie alegatutako alderdi gehienei aurreko alegazioentzat emandako azalpenetan. IEAn alternatiben azterketa bat dago, non zero alternatiba aztertzen den eta txartzat jotzen den ikuspuntu sozioekonomikotik. Zero alternatiba handitze-lanak ez egitean datza; hortaz, horien inpaktu-taulen araberako ebaluazioa sartua legoke gauzatuko den alternatibarako inpaktuen ebaluazioan; hori horrela, proiektuaren garapenerako ebaluatutako inpaktuak ez dira gertatuko handitze-lanik egiten ez bada.

5. alegazioa.

Alegatzen da, ezen lehengoratze plana gaur egungo proiektuaren berdina dela; gutxienekoen plan bat da, meatzaritzako jarduerak andeatutako espazio bati balioa ematerik ez duena.

–Erantzuna:

Egokitzat jo da aurreikusitako lehengoratze plana. Esperientzia du oinarri plan horrek, aintzat hartzen baititu aurretik egindako lanak bai espezieak hautatzeko bai landaketak eta ereintzak arrakasta bermatuz egiteko. Gaur egungo proiektuaren bidez, baimendutako perimetroa 8,74 ha handituko da. Bada, lur naturalen 3,93 ha okupatuko dira zuzenean, osotara 142,34 ha-ko azalera okupatzen duen meatzean. Logikoa da, beraz, proiektuaren azaleran egin beharreko lehengoratze planak koherentzia izatea harrobi osoan egin diren jarduketekin.

6. alegazioa.

Proposatzen da espedientean sartzea Eugiko Kontzejuak “130 mailako ebakiko sakontze-lanak” proiektuari dagokionez egindako alegazioak eta iradokizunak. Inpaktu guztien ebaluazioa gehitzea, eta horiek ez errepikatzeko neurri zuzentzaileak. Lehengoratze plana aldatzea paisaia-plan bat sartuz. Kontzejuko proiektu bereziak gehitzea. Entitate eskudunen eta mendiko titularren errekerimendu guztiak ebaztea...

–Erantzuna:

Oro har, alegazioak aipatzen dituen alderdi guztiak hartu dira aintzat gauzatu den Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozedura osoan, eta bukaeran, Ingurumen eraginaren adierazpena eman da. Hori horrela izan da hala proiektuaren analisian nola jasotako txostenetan (entitate eskudunek eta interesdunek igorritakoetan).

Iragarkiaren kodea: F1811219