192. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

701E/2018 EBAZPENA, irailaren 11koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariaren uztailaren 15eko 64E/2018 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen lurzoru urbanizaezineko plan bereziaren espedientea, Ultzama udalerriko Lizasoko 2. poligonoko 3039, 383 lurzatiari dagokiona, Ultzama Baserri Eskolak sustatua.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 15ean emandako 64E/2018 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen lurzoru urbanizaezineko plan bereziaren espedientea, Ultzama udalerriko Lizasoko 2. poligonoko 3039, 383 lurzatiari dagokiona, Ultzama Baserri Eskolak sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, testu bategin bat aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak bilduko dituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak aldeko txostena eman duela, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 15eko 64E Foru Agindua. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen lurzoru urbanizaezineko plan bereziaren espedientea, Ultzama udalerriko Lizasoko 2. poligonoko 3039, 383 lurzatiari dagokiona, Ultzama Baserri Eskolak sustatua. Espedientearen testu osoa ebazpen honi atxiki zaion eranskinean dago.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Ultzamako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko irailaren 11n.–Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoko zuzendaria, Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren zuzendari nagusiaren ordezkoa (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak 2015eko abenduaren 23an eman eta 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8koan, argitaratutako 316/2015 Foru Aginduaz baliatuz), Félix Armendáriz Martínez.

ERANSKINA

64E/2018 Foru Agindua, ekainaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena lurzoru urbanizaezineko plan bereziaren espedientea, Ultzama udalerriko Lizasoko 2. poligonoko 3039, 383 lurzatiari dagokiona, Ultzama Baserri Eskolak sustatua.

Ultzamako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea lurzoru urbanizaezineko plan bereziaren espedientea, Ultzama udalerriko Lizasoko 2. poligonoko 3039, 383 lurzatiari dagokiona, Ultzama Baserri Eskolak sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, udalak testu bategin bat aurkeztu beharko du hiru hilabeteko epean gehienez, udalaren azken onespenaren dokumentazio osoa dakarrena, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b artikuluarekin bat, zuzenketa hauekin:

Idatzizko dokumentazioaren Erabilera Zehaztua ataletik ondoren aipatzen den erabileraren aipamena kentzea: “bizitegi publikoa (aterpetxea)”.

Halaber, dokumentazio grafikoak, bai paperezkoak baita digitalak ere, ongi ikusteko kalitate gutxienekoa eduki behar du, baita zer aurkezpen-formatua aukeratu den, formatu horretan egokia den erreferentzia-eskala ere.

3. Ultzamako Udalari 1/2017 LFDaren 118. artikuluaren idazketa berrian ezartzen den ahalmena baimentzea. Idazketa berri horren arabera, eta espediente honi dagokionez, ez da beharrezkoa izango lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentuaren lurralde baimena, lege beraren 117. artikuluaren lurzoru urbanizaezinaren jardueretarako, ingurumen arloko legeriak berariaz eskatzen dituenak edo arloan eskatzekoak diren beste batzuk alde batera utzita, betiere jarduera eta erabilera horiek plan berezi honetan bilduak eta justifikatuak badaude.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Ultzama Baserri Eskolari eta Ultzamako Udalari, eskatzen zaion testu bategina aurkez dezan. Testu bategina aztertu eta foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, hirigintza araudia argitaratzen ahalko da aldizkari berean.

Iruñean, 2018ko ekainaren 15ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1811309