190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Enkante publikoa, herri-larreak eta soberako laborantzako lurrak adjudikatzeko

Pitillasko Udalak 2018ko irailaren 12an egin osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, interesdunei aditzera ematen zaie enkante publikoa eginen dela Pitillasko herri-larre hauek adjudikatzeko:

1. Pikarana, Carnicería, Donemondos, Majuelos ureztalurra eta Hegoaldeko ureztalurra bazkalekuetako larreak.

2. Soberan dauden laborantzako lurrak.

Enkantea Pitillasko osoko bilkuren aretoan eginen da, 2018ko urriaren 10ean, goizeko 10:00etan.

Enkantearen baldintzak, administrazio espedientean ezarrita daudenak, Idazkaritzan kontsulta daitezke, astelehen, asteazken eta ostegunetan 10:00etatik 13:00ak arte.

Pitillasen, 2018ko irailaren 12an.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1811721