2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
5/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an, Miranda Argako Udalaren 2018ko aurrekontu orokorrean 5/2018 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu-gehigarria.
GASTUAK:
2. kapitulua: 2.600,00 euro gehiago.
Gastuen aurrekontua gehitzea: 2.600,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, diru hau egiten duena: 2.600,00 euro.
Diru-sarreren aurrekontua gehitzea: 2.600,00 euro.
Miranda Argan, 2018ko irailaren 14an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1811510