190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

2019ko ekitaldiko karga-tasak

Marañongo Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkate andreak bertaratutakoei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra, 2019ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haren ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta eta bertan zirenak aho batez etorrita, Udalak, osoko bilkuran, ondokoa,

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,39.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,50.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea: 1,2.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

Lehenbizikoa.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza noiz sortzen den epearen arabera. 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %12.

Hirugarrena.–Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Marañonen, 2018ko irailaren 12an.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L1811511