190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 68. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Jarduera: jarduera sailkatuaren lizentziaren funtsezko aldaketa, biltegiratu, banatu eta etiketatzeko zentro batean, plater aurrekozinatuen eta kontserben nekazaritzako industriarako, eta 13,2 kV-ko aireko eta lurpeko linea elektrikoa instalatzeko. Sustatzailea: Natur-All. Tokia: Corellako Ombatillo poligonoa, 1. poligonoa, 1452A eta B lurzatia.

Corellan, 2018ko irailaren 17an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1811553