190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Herri-lurren desafektazioa, okupatzeko eta erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2018ko irailaren 11n egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea 2644,52 m²-ko herri-lurren erabileraren desafektazioa (planoaren arabera El Vecino bazkalekuan daude, 7. poligonoko 4210. lurzatian 1545,71 m² eta 4223. lurzatian 1098,81 m²), Aitor Martínez Gili lagatzeko, 7. poligonoko 4223. lurzatian, El Vecino bazkalekuan, jada desafektatutako herri-lurrean ezarriko duen ardi aziendarako ustiategian sarbidea eta uraren eta elektrizitatearen harguneak egin ditzan.

Bigarrena.–Baldintza-agiria onestea, desafektatzeko diren lurren erabileraren lagapena arautuko duena.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian jarritako iragarkiaren bidez, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik egiten, herri-lurren desafektazioaren hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, horien erabilera Aitor Martínez Gili lagatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Cabanillasen, 2018ko irailaren 13an.–Jarduneko alkatea, Laura Irañeta Gil.

Iragarkiaren kodea: L1811489