190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

8/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2018ko irailaren 11n egin osoko bilkura berezian, behar den legezko gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontu orokorrean: 8/2018 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Cabanillasen, 2018ko irailaren 13an.–Jarduneko alkatea, Laura Irañeta Gil.

Iragarkiaren kodea: L1811487