190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 14ko 2578/2018 Ebazpenaren aurka.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Victor Vicente Aured Martín jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, zenbait modalitatetan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 14ko 2578/2018 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitira izangaiak aldian behin sartzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrenda berariazkoak, baita eskatutako baldintzak betetzen dituztela erakusten duten frogagiriak ez aurkezteagatik onartu ez diren izangaien zerrenda ere. Behin betiko zerrenda berariazko horiek baliatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuko irakasle lanpostuak betetzeko, aldi baterako kontratazioen bidez.

Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedaturikoarekin bat, honako espezialitate eta hizkuntzetako interesdunei dei egiten zaie:

Bigarren Hezkuntzako irakasleak:

–Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak (gaztelaniaz).

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak:

–Eraikuntza Proiektuen Bulegoa (gaztelaniaz).

Interesdunek alegazioak egiteko aukera izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.), edo, bestela ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko irailaren 20an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería. (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F1811643