19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 10ean hartua, iraungitzen duena Arangurenen saltoki handi bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Decathlon España SAUk sustatua.

Nafarroako Gobernuaren 2011ko azaroaren 2ko Erabakiaren bidez, onetsi zen Arangurenen saltoki handi bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Decathlon España SAUk sustatua. Erabaki hori 2011ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak ofizioz berrikusi ditu saltoki handiak ezartzeko udalez gaindiko plan eta proiektu sektorialak, zeinak iraungi baitaitezke Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 46.1.a) eta e) eta 46.2.a) eta c) artikuluetan jasotako kasuekin bat.

Testuinguru horretan, ikusi da, behin betiko onetsi zela bi urte baino gehiago igaro diren honetan, ez dela plana exekutatzen hasi.

2017ko martxoaren 15ean, entzunaldia eman zitzaien ukitutako udalei eta Udalez gaindiko Plan Sektorialaren sustatzaileei, adieraz zezaten ea bazen plana ez iraungitzeko bidezko arrazoirik. Ez da jaso plana iraungi ez dadin adierazten duen idatzirik.

Horrenbestez, bat etorriz Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2017ko urriaren 30eko txostenarekin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretu Legegilearekin, zeinak onesten baitu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta bat etorriz aplikatu beharreko gainerako arauekin, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Iraungitzea Arangurenen saltoki handi bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Decathlon España SAUk sustatua. Horrenbestez, indarrik gabe gelditzen dira han jasotako zehaztapenak.

2. Adieraztea Arangurengo Udalari ezen indarreko hirigintzako udal planeamenduko zehaztapenak aplikatuko direla esparruan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta igortzea Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusira.

4. Erabaki hau Decathlon España SAUri eta Arangurengo Udalari jakinaraztea, eta adieraztea erabakiak bide administratiboa amaitzen duela eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1800524