19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko aldaketa xehatuaren espedientea.
Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko aldaketa xehatuaren espedientea, Udalak berak sustatua. Horrek eragiten die C-1 eta D-21 Unitate Morfologikoen arteko mugen aldaketari, Hirigintzako Araudiaren 99. artikuluari eta Eraikingintza-ordenantzen 9. eta 31. artikuluei.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua betetzeko.

Zizur Nagusian, 2018ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ERANSKINA

Onetsitako aldaketak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1800512