19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 21. poligonoko 140. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2017ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa, Zurukuaingo (Deierri) 21. poligonoko 140. lurzatian. Azterketa hori 2017ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 2an.

Legez ezarritako tramitazioari jarraitu zaio eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Eztabaidarik gabe eta aho batez hartu da erabaki hau:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 21. poligonoko 140. lurzatian, Gonzalo Azkonak aurkeztua, hasiera batez onetsi zenean adierazi bezala.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, legezko ondorioak izan ditzan.

Aritzalan (Deierri), 2017ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1715130