19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Euskararen ordenantza. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen “Euskararen ordenantza”, espedientean dagoen testuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1800282