19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehatua, XIX. unitate integratuko ZN-10aren plan partzialean (Arrosadiko hegoaldea). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 13-DIC-17 (4/CU).

Iraganik alegaziorik jaso gabe ondoan ematen den dokumentuaren jendaurreko epea: “Aldaketa xehatua, XIX. unitate integratuko ZN-10aren plan partzialean (Arrosadiko hegoaldea)” fatxadetako nahitaezko lerrokadurei buruzkoa (2017ko urriaren 17ko JOBa); ikusirik Iberdrola Inmobiliaria ordezkatuz Marcos Escartín sustatzaileak aurkeztutako testu bategina eta Hirigintza Gerentziako Planeamenduko zuzendariak 2017ko abenduaren 7an eman txostenarekin bat, ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea aldaketa xehatuaren Testu Bategina, XIX. unitate integratuko ZN-10aren plan partzialean (Arrosadiko hegoaldea), Iberdrola Inmobiliaria ordezkatuz Marcos Escartinek tramitera aurkeztua 2017ko abenduaren 5ean.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat, eta orobat Iruñerriko Mankomunitateari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Aldatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1714787