19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1331. eta 1332. lurzatietan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2018ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, katastroko 1. poligonoko 1331. eta 1332. lurzatietan, Eduardo Ciriza Ruizek, José M.ª Ciriza Ruizek, M.ª Jesús Razquin Olagüek eta Susana Hualde Goñik sustatua eta L. Uhalte Sevilla eta José Luis Salinas Garin arkitektoek idatzia. Erabaki hori argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honek bukaera emanen dio administrazio bideari, eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Orkoienen, 2018ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Araudia eta planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1800902