19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2018rako zerga-tasak eta tasak

Martzillako Udalak, 2017ko azaroaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, onetsi zituen 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren zerga-tasak eta tasen tarifak.

–Karga-tasak.

Landa-lurreko ondasuna: 0,2942.

Hiri-lurreko ondasuna: 0,2942.

EJZ, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean tasa hau aplikatuko da: %1,40.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: aldizkako tarteen arabera finkatzen da 3.1eko portzentaje bakarra; tasa, aldiz, %13.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,86ko zerga-tasa, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga: %0,20ko zerga-tasa.

–Ibiltze tasa.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarik ez duten ibilgailuetarako:

25 zaldi fiskal baino gutxiagoko ibilgailuak, TMIZren (trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga) %40,66.

25 zaldi fiskaleko edo gehiagoko ibilgailuak: TMIZren (trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga) %54,65.

Mota bereko ibilgailuentzat zirkulazioaren gaineko zergan ofizialki ezarritako tarifen gainean.

–Espedienteak eta agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak.

DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko, zuri-beltzean: 0,12 euro.

DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko, koloretan: 0,35 euro.

DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitzeko, zuri-beltzean: 0,25 euro.

DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitzeko, koloretan: 0,50 euro.

Espediente edo dokumentu bat CDan grabatzeagatik, bakoitzeko: 10,00 euro.

Faxa bidaltzea, lehen orriagatik: 1,00 euro.

Agiri bereko 2. orriagatik eta hurrengoengatik: 0,20 euro.Fotokopia eginbidetu bakoitzeko: 2,00 euro.

Agirien konpultsatzeak: Lehen orriagatik: 2,00 euro.

Agiri bereko 2. orriagatik eta hurrengoengatik: 0,30 euro.

Ziurtagiriak: (erroldakoak, salbuetsirik): 3,00 euro.

3 urteko edo gehiagoko historikoa: 18,50 euro.

Txostenak, ziurtagiria dutenak eta ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18,50 euro.

Lurzatien gaineko zedulak: 3,00 euro.

Katastroko orriak: 0,60 euro.Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak: babes ofizialeko etxebizitza bat deskalifikatzen den bakoitzean: 18,00 euro.Aparkatzeko txartelak: 25,00 euro.

Arma txartelen tramitazioa: 25,00 euro.

Animalia arriskutsuak edukitzeko txartelak tramitatzea: 100,00 euro.

–Ezkontza zibilak:

Gazteluko salak erabiliz eta lokalak prestatuta:

1.–Martzillan erroldatuak: 250 euro.

2.–Martzillan erroldatu gabeak: 350 euro.

Zeremonia zibilak egitea: ordenantza honetan aurreikusten diren ekitaldien erabiltzaileek ordaindu beharreko tasa 75 eurokoa izanen da osoko bilkuren aretoa erabiltzeagatik. Beste espazio batzuk erabiltzeko, gazteluko salak ezkontza zibiletarako erabiltzeko urtero ezartzen den tasa ordaindu beharko da.

–Hirigintzako lizentziak eskuratzeko tasak.

Plan partzialak edo antolamendukoak, aldaketa partzialak edo bereziak, xehetasun-azterketak, lurzatiketak eta birzatiketak eta Arau Subsidiarioen aldaketa puntualak tramitatzea: espediente bakoitzeko 1.000 euro, gehi prentsan iragarkiak ateratzeko gastuak.

Urbanizazio proiektuak, obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5.

Obra-lizentziak, tramitazio laburrekoak: 45,00 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie, baita eskatzaileak eskatutako lan teknikoena ere, horrelakorik denean.

Aurrekoetan sartzen ez diren obra-lizentziak eskuratzeagatik, obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,22; gutxienekoa: 45,00 euro.

Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik:

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie:

Etxebizitza egokitzeko txostena: 50 euro (justifikatu beharreko ordainketa, txostenaren eskaerarekin): 45,00 euro.

–Lizentziak ematea, eraikinak lehenengoz erabili edo okupatzeagatik.

Lizentziak ematea, eraikinak lehenengoz okupatzeagatik: 0,50 euro/m² eraikia.

Jarduera sailkatuen espedienteen tramitazioa: 240 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

Irekitzeko lizentziaren agiria luzatzea, titulartasuna aldatzeagatik: 50 euro.

–Establezimenduak irekitzeko lizentzien tasak, jarduera sailkatu eta ez kaltegarriak egiteko.

Saltokiak, 80 m²-ko azalera baino gutxiago dutenak: 200,00 euro.

Saltokiak, 80 m²-koak edo gehiagokoak: 310,00 euro.

Gestoriak eta bulegoak: 200,00 euro.

Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 575,00 euro.

Industriako nabeak eta biltegiak, 200 m²-ra bitartekoak: 575,00 euro.

Lantegiak, industriako nabeak eta biltegiak, 201m²-tik 400 m²-ra bitartekoak: 1.150,00 euro.

Lantegiak, industriako nabeak eta biltegiak, 400 m²-tik 1000 m²-ra bitartekoak: 1.500,00 euro.

–Mila metrotik goiti, metro bakoitzagatik: 0,20 euro/m².

–Nekazaritza eta abeltzaintzako nabeak: 575 euro.

Laguntzako eraikin eta saltokiak: 300,00 euro.

(*) Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

–Hilerriko zerbitzuak eta hilobien kontzesioak eskuratzeko tasak.

–Hilerria (zerbitzuak):

Hileta zerbitzuak lurrean, 175 euro; nitxoan, 130 euro; errautsak gordetzea, 60 euro; gorpuzkiak ateratzea, 120 euro.–Hilerria (hilobien kontzesioa):

Lehen hilobiaren kontzesioa: 205,10 euro.

Bigarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 683,70 euro.

Hirugarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 1.368,35 euro.

Nitxoen kontzesioa (zulo bakoitzagatik): eraikuntzaren prezioa.

–Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak.

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

1. epigrafea. Zangak irekitzea:

1.1.–Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

1.1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 53,74 euro.

1.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 26,69 euro.

1.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 5,36 euro.

1.2.–Zangaren zabalera metro linealekoa edo handiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

1.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 80,60 euro.

1.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 40,29 euro.

1.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 6,71 euro.

1.3.–Zanga irekitzeagatik ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.

2. epigrafea. Ibilgailuen pasabideak, kargatzeko atakak, aireztapenak, argi-zuloak eta kalapatxak egin edo kentzea, eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea: Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 47,00 euro.

3. epigrafea. Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan; hain zuzen ere, obraren kostuaren %20.

–Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak.

Eremu publikoan lurzorua okupatzeagatik:

Espaloi publikoak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako: 3,57 euro/eguna.

Espaloi edo bide publikoaren zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako: 6,93 euro/eguna.

Eremu publikoko zorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 15,30 euro/eguna.

Zorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 6 hilabete iragan eta hortik aitzina: 23,46 euro/eguna.

Gau eta eguneko pasabideak:

3 metro lineal artekoak: 153,00 euro.

3 metro linealetik goitikoak: aurreko tarifa, gehi honelako errekargua metro bakoitzeko: 40,80 euro.

Ostatuen terrazak:

Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 1. kategoriako eremuetan: 6,25 euro hilean.

Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 2. kategoriako eremuetan: 4,70 euro hilean.

Beladoreak: 5 euro okupatzen den metro karratu bakoitzeko.

Saltokiak kaleko merkatu txikian:

Saltoki finkoak: 69,56 euro/m²/urtea.

Behin-behineko saltokiak: 1,50 euro/m²/eguna.

Barrakak: 0,84 euro m² eta egun bakoitzeko.

Ezkutalekuak biltegiratzea, muntatzea eta desmuntatzea: 100,00 euro urtean.

–Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak.

–Udalaren igerilekua: udako denboraldia.

Denboraldiko abonamendua helduentzat (> edo = 16 urte): 60,00 euro.

Ezkonduen eta izatezko bikoteen abonamendua: 110, 00 euro.

Denboraldiko abonamendua haurrentzat (7 urte edo gehiago eta 16 urte baino gutxiago): 33,00 euro.

7 urtetik beheitikoak, aita, ama edo tutore abonatuak lagundurik heldu direnean, doan.

65 urtetik goitikoen abonamendua: 25,00 euro.Egon osorako sarrera: 7,00 euro.

Arratsaldeko sarrera (16:00etatik aitzina): 4,00 euro.

Hilabeteko abonamendua (ekaina-uztaila-abuztua): 30 euroko tarifa bakarra hilabete osorako.

Adingabeen hilabeteko abonamendua (ekaina-uztaila-abuztua): 25 euroko tarifa bakarra hilabete osorako.

Ezkonduen hilabeteko abonamendua (ekaina-uztaila-abuztua): 55 euroko tarifa bakarra hilabete osorako.

Ezkonduen iraileko abonamendua: 25 euro.

Helduen iraileko abonamendua: 15 euro.

Familia ugarietako kideentzako murrizketa: ezarritako prezioaren %10.

Murrizketa gazte txartelagatik: ezarritako prezioaren %10.

–Kirol pistak:

Kiroldegia erabiltzea: pista osoa, ordubete: 22,00 euro.

Kiroldegia erabiltzea: pista erdia, ordubete: 14,00 euro.

Pilotaleku estalia, tenis eta padel kantxak erabiltzea: ordubete, 4 euro; 2 ordu, 7 euro; 5 ordu, 16 euro; eta 10 ordu, 30 euro.

Futbol 7ko kantxa: ordubete 25 euro.

Argi fokoetarako fitxa bakoitza: 2 euro.

Euro bateko kuota gehigarria erroldatu gabeentzat, instalazioak erabiltzen dituen pertsona bakoitzeko.–Autokarabanetarako eremua: 3 euro eguneko.

–Ur horniduraren tasak.

Abonatuentzako hiruhileko kuota finkoa: 5,8048 euro.

Etxeko uraren hornidura, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,6080.

Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (haztegi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,8382 euro.

Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 1,6979 euro.

Tarifa horiei BEZa aplikatuko zaie, dagokien araudian ezarritako portzentajean.

–Estolderia tasa eta ur horniduraren eta hondakin-uren arazketarenak.

Estolderia, hiruhileko kuota finkoa: 3,279 euro.

Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,1421 euro.

Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (haztegi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko 0,2122 euro.

Kontagailuaren mantentze-lanak: 1,5709 euro.

Prezio horiei BEZa gehituko zaie, araudi egokian ezarritako portzentajean.

Hornidurarako eta estolderiako harguneak (BEZa sartu gabe):

Halaber, hargunea egiteko behar diren lanen kostua likidatuko da: 105,06 euro.

Murrizketa berezia, lanbide arteko gutxieneko soldata adinako pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat:

Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan (ordenantza honek arautzen baitu) aurreikusitako zerga-egitateei dagokien kuotaren partea %10 murriztuko da orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 1,2, gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin biziz gero, bien guztirako diru-sarrerak batuta. Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezgaituak), lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 gehituko zaie aipatu muga ekonomikoei, menpeko pertsona bakoitzeko.

Nahiz aurreko baldintza bete, ez dute murrizketa berezi horretarako eskubiderik beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen dutenek, eskatzaileak berak edo etxean harekin bizi direnek sarrera horiek eskuratzen badituzte. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

4. Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak ur hornidurari eta saneamenduari buruzko kontratuaren titularra izan beharko du.

Familia ugarientzako murrizketa:

%10eko murrizketa, aitzinetik eskaera eginda, orokorrean aplikatu beharreko kuotari, ordaintzera beharturik dagoena uraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra denean eta familia ugaria denean (saneamenduko kanonaren tarifa izan ezik). Horretarako, dagokion %10eko hobariaren eskaera aurkeztu beharko du Udalaren Erregistroan, familia ugariaren titulartasunaren egiaztagiriekin batera.

Martzillako Udalak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Udalaren lokalak erabiltzeko eta Martzillako gaztelua ikusteko prezio publikoak:

Lagun batentzako sarrera: 3 euro.

Talde batentzako sarrera (50-60 lagun): 120 euro.

Sarrera hitzartua, banakako eskaria eginda (argazki erreportajeak eta abar): 31,30 euro/ordu edo zatikia.

Ekitaldi aretoa erabiltzea.

Egun erdia: 150 euro.

Egun osoa: 300 euro.

Erakusketa aretoaren erabilera: 150 euro hilabetean.

–Murrizketak:

1.–Lokala gutxienez ere 5 egun jarraian erabiltzegatik: %20.

2.–Lokala erabilpena gutxienez ere 7 egun jarraian: %30.

3.–Irabazi asmorik gabeko elkarteei: salbuetsirik.

Hirugarrena.–Erabaki hau 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Martzillan, 2017ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1714075