19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 10ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Laura Echeverría Itúrbide andrea Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendapena eginen du bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak txostena eman duelarik 2018ko urtarrilaren 8an, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Laura Echeverría Itúrbide andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoko zuzendariari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 10ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1800671