19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea

Girgillaoko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

“Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu edo kentzeko modu bakarra dago: xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratuko dena.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Aipatutako lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez,

ERABAKI DA:

1. Osoko bilkuran hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta lege hori garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

2. Fitxategiak eranskinean zehazten diren xedapen orokorren eta jarraibideen bitartez arautuko dira eta, betiere, aplikatzen ahal zaizkien legezko eta erregelamenduzko goragoko arauen mendean egongo dira.

3. 15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izango da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

4. Osoko bilkuran hartutako erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.”

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategiaren izena: Sarrera-irteeren erregistroa.

Fitxategiaren deskribapena: agirien sarrera-irteeren erregistroa kudeatzea.

a) Xedea eta erabilera:

Administrazio prozedura.

b) Datu pertsonalak eskatu behar zaizkien edo horiek ematera behartuta dauden pertsonak edo taldeak:

Herritarrak eta egoiliarrak.

c) Datu pertsonalen jatorria:

Ukituak edo haren legezko ordezkariak emanda.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikatzekoak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea / e-maila.

e) Lagapen aurreikusiak zer organo eta entitaterendako izango diren.

f) Fitxategiaren ardura duena:

Girgillaoko Udala.

g) Zer egoitzatan erabil daitezkeen datuak sartzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak:

La Fuente kalea, 2, 31291, Etxarren Girgillao (Nafarroa).

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko maila.

i) Fitxategi eskuz egituratua edo automatizatua:

Tratamendu mistoa.

Fitxategiaren izena: Errolda.

Fitxategiaren deskribapena: Erroldaren kudeaketa.

a) Xedea eta erabilera:

Biztanleen errolda.

b) Datu pertsonalak eskatu behar zaizkien edo horiek ematera behartuta dauden pertsonak edo taldeak:

Herritarrak eta egoiliarrak.

c) Datu pertsonalen jatorria.

Ukituak edo haren legezko ordezkariak emanda.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikatzekoak: IFZ/NAN, gizarte segurantzaren zenbakia/Mutualitatea, izen-deiturak, helbidea, e-maila, telefonoa.

Bestelako datuak: ezaugarri pertsonalak, akademikoak eta profesionalak.

e) Lagapen aurreikusiak zer organo eta entitaterendako izango diren.

Estatistikako Institutu Nazionala.

f) Fitxategiaren ardura duena:

Girgillaoko Udala.

g) Zer egoitzatan erabil daitezkeen datuak sartzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak:

La Fuente kalea, 2, 31291, Etxarren Girgillao (Nafarroa).

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko maila.

i) Fitxategi eskuz egituratua edo automatizatua:

Tratamendu mistoa.

Fitxategiaren izena: Zergak, tasak eta prezio publikoen kudeaketa.

Fitxategiaren deskribapena: Zergak, tasak eta prezio publikoen kudeaketa.

a) Xedea eta erabilera:

Kudeaketa ekonomiko-finantzario publikoa, administrazio prozedura.

b) Datu pertsonalak eskatu behar zaizkien edo horiek ematera behartuta dauden pertsonak edo taldeak:

Udalarekin harremanak dituzten herritar, bizilagun edo enpresak.

c) Datu pertsonalen jatorria.

Ukituak edo haren legezko ordezkariak emanda.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikatzekoak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, e-maila, telefonoa.

Bestelako datuak: datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

e) Lagapen aurreikusiak zer organo eta entitaterendako izango diren.

Ogasun publikoa eta zerga administrazioa, bankuak, aurrezki-kutxak eta nekazarien kutxak.

f) Fitxategiaren ardura duena:

Girgillaoko Udala.

g) Zer egoitzatan erabil daitezkeen datuak sartzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak:

La Fuente kalea, 2, 31291, Etxarren Girgillao (Nafarroa).

h) Segurtasun neurriak:

Maila ertaina.

i) Fitxategi eskuz egituratua edo automatizatua:

Tratamendu mistoa.

Fitxategiaren izena: Hiri-lurreko ondasun higiezinak.

Fitxategiaren deskribapena: hiri-lurreko ondasun higiezinen kudeaketa eta zerga kontrola.

a) Xedea eta erabilera:

Kudeaketa ekonomiko-finantzario publikoa, administrazio prozedura.

b) Datu pertsonalak eskatu behar zaizkien edo horiek ematera behartuta dauden pertsonak edo taldeak:

Hiri-lurreko ondasunen titularren jabeak.

c) Datu pertsonalen jatorria:

Ukituak edo haren legezko ordezkariak emanda.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikatzekoak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, e-maila, telefonoa.

Bestelako datuak: inguruabar sozialak, merkataritza arloko informazioa, datu ekonomikoak, finantzarioak eta asegurukoak.

e) Lagapen aurreikusiak zer organo eta entitaterendako izango diren.

Ogasun publikoa eta zerga administrazioa, bankuak, aurrezki-kutxak eta nekazarien kutxak.

f) Fitxategiaren ardura duena:

Girgillaoko Udala.

g) Zer egoitzatan erabil daitezkeen datuak sartzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak:

La Fuente kalea, 2, 31291, Etxarren Girgillao (Nafarroa).

h) Segurtasun neurriak:

Maila ertaina.

i) Fitxategi eskuz egituratua edo automatizatua:

Tratamendu mistoa.

Fitxategiaren izena: Landa-lurreko ondasun higiezinak.

Fitxategiaren deskribapena: landa-lurreko ondasun higiezinen kudeaketa eta kontrola.

a) Xedea eta erabilera:

Kudeaketa ekonomiko-finantzario publikoa, administrazio prozedura.

b) Datu pertsonalak eskatu behar zaizkien edo horiek ematera behartuta dauden pertsonak edo taldeak:

Landa-lurreko ondasunen titularren jabeak.

c) Datu pertsonalen jatorria.

Ukituak edo haren legezko ordezkariak emanda.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikatzekoak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, e-maila, telefonoa.

Bestelako datuak: Inguruabar sozialak, datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

e) Lagapen aurreikusiak zer organo eta entitaterendako izango diren.

Ogasun publikoa eta zerga administrazioa, bankuak, aurrezki-kutxak eta nekazarien kutxak.

f) Fitxategiaren ardura duena:

Girgillaoko Udala.

g) Zer egoitzatan erabil daitezkeen datuak sartzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak:

La Fuente kalea, 2, 31291, Etxarren Girgillao (Nafarroa).

h) Segurtasun neurriak:

Maila ertaina.

i) Fitxategi eskuz egituratua edo automatizatua:

Tratamendu mistoa.

Fitxategiaren izena: Zirkulazioa.

Fitxategiaren deskribapena: zirkulazioaren gaineko zerga, entitatean ibilgailuren bat erregistraturik duten lagunena, kudeatzea.

a) Xedea eta erabilera:

Kontabilitate, zerga eta administrazio arloko kudeaketa, administrazio prozedura.

b) Datu pertsonalak eskatu behar zaizkien edo horiek ematera behartuta dauden pertsonak edo taldeak:

Zergadunak eta ordaindu behar dutenak.

c) Datu pertsonalen jatorria.

Ukituak edo haren legezko ordezkariak emanda.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.

Identifikatzekoak: IFZ/NAN, eskuzko sinadura, izen-deiturak, helbidea, e-maila, telefonoa, matrikula eta ibilgailua.

e) Lagapen aurreikusiak zer organo eta entitaterendako izango diren.

Ogasun publikoa eta zerga administrazioa, bankuak, aurrezki-kutxak eta rural kutxak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusia.

f) Fitxategiaren ardura duena:

Girgillaoko Udala.

g) Zer egoitzatan erabil daitezkeen datuak sartzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak:

La Fuente kalea, 2, 31291, Etxarren Girgillao (Nafarroa).

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko maila.

i) Fitxategi eskuz egituratua edo automatizatua:

Tratamendu mistoa.

Etxarren Girgillaon, 2017ko abenduaren 7an.–Alkatea, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1714138