19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2018rako lan egutegia

Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2017ko azaroaren 24an, 446/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

Abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuak zehazten du Nafarroako Administrazio Publikoetako lanaldiaren urteko ordu kopurua; haren egunez eguneko banaketa 2018rako lan egutegia onestearekin batera ezarri behar da, alde batera utzi gabe Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 257/2011 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan ordutegia apurka malgutzeko neurriak ezartzeko jarraibideak onesten dituena; kontuan harturik, halaber, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak eman ekainaren 1eko 614/2017 Ebazpena, hori guztia Udalak bere langileekin sinaturiko lan hitzarmenari dagokionez (langileek hitzarmen hori luzatzeko eskatu dute); eta ikusirik espedientean agertzen den dokumentazioa.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 4ko 7/1985 Legearen 21.1-h) artikuluak Alkatetzari ematen dizkion eskudantziak erabiliz, EBATZI DUT:

Lehena.–2018ra luzatzea Zizur Zendeako Udala (lan kontratudunak) enpresaren lan hitzarmena, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoena, Udalak ez baitu salatu haren indarraldia amaitu (2017ko abenduaren 31) baino bi hilabete lehenago.

Bigarrena.–Onestea Zizur Zendeako Udalaren zerbitzuko langileen 2018. urteko jaiegunen lan egutegia, honako hau izanen baita:

Urteberri eguna: Urtarrilaren 1a.

Errege eguna: Urtarrilaren 6a.

Ostegun Saindua: Martxoaren 29a.

Ostiral Saindua: Martxoaren 30a.

Pazko biharamuna: Apirilaren 2a.

Langileen Eguna: Maiatzaren 1a.

Herriko festa (San Ferminen bezpera): Uztailaren 6a.

Sanferminak: Uztailaren 7a, 10a eta 11.

Ama Birjinaren Jasokundea: Abuztuaren 15a.

Espainiako Jai Nazionala: Urriaren 12a.

Omiasaindu: Azaroaren 1a.

San Frantzisko Xabierkoa: Abenduaren 3a.

Konstituzioaren eguna: Abenduaren 6a.

Andre Maria Sortzez Garbia: Abenduaren 8a.

Eguberri: Abenduaren 25a.

Halaber, epeak zenbatzeari dagokionez, baliogabeak deklaratzen dira Udalaren langileentzako jaieguntzat eman direnak.

Hirugarrena.–Zizur Zendeako Udaleko Administrazioan lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, orokorrean, 9:00etatik 14:00etarako tartea ordutegiaren zati finkoa eta nahitaez lanpostuan bertan egotekoa izanik. Langileek malgutasunez eginen dituzte gainerako laneko 110 minutuak, haiek nahi dutenean, betiere 7:30etik 9:00etara eta 14:30etik 16:50era.

2. Lanaldiaren urteko zenbaketaren banaketa doitzearren, langileen lanaldia 9:00etatik 14:00etara izanen da uztailaren 12an eta 13an (Sanferminak).

3. Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezi motako lanaldia ezarrita dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa eta abar), horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.

Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan egutegi berezi horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari kontuko dio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez; horrek guztiak ez du ukatzen beste ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bestelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek halakorik komenigarri egiten badute.

Laugarrena.–Zizur Zendeako Udaleko Erregistro Orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratzea.

Seigarrena.–Ebazpen hau Udaleko Langileria Departamentura igortzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta bereziki ohartarazten da errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara, ebazpen honen aurka, bakoitzean aipatzen diren epeetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Berraztertzeko errekurtsoa alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2017ko azaroaren 24an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1714092