19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKORDIOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen enpresaz gaindiko hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren iraunaldiari buruzkoa.

Nafarroako Gobernuaren 2007ko urtarrilaren 15eko erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboa onetsi zen CCOO eta CSI-CSIF sindikatuekin batera, eta banakako atxikimendu prozedura ezarri zen. Hitzarmen horretarako itundutako iraunaldia 2007ko abenduaren 31ra artekoa zen, 1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat, eta apartatu berak ezartzen zuen, Langileen Estatuaren 89.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, hitzarmena salatutzat jotzen zela hori sinatzearekin batera.

Akordioa onetsi zenetik, eta itundutako iraunaldia gorabehera, estatutuetatik kanpoko izaera eta eraginkortasun mugatua dituen hitzarmenezko testua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile lan-kontratudun guztiei hedatu zaie, oro har sinatzen den lan-kontratu bakoitzean banakako atxikimenduaren klausula gehituz. Hori dela eta, langile horiei oro har aplikatu zaie birtualki, eta bere edukia gaur egunera arte aplikatzea aurreikusi da, hasieran itundutako iraunaldian sinatzaileek beren gain hartutako konpromisoetatik haratago joanda.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen enpresaz gaindiko Hitzarmen Kolektiboaren Negoziazio Batzordeak 2017ko irailaren 22an egindako bilkuran, ordezkaritza sindikalak eskatuta akordio bat egitea erabaki zen; akordio horri jarraikiz erabaki zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen enpresaz gaindiko hitzarmen kolektiboa sine die (hurrengo bat onetsi arte) aplikatzea, ezertan eragotzi gabe Negoziazio Batzordeak beste arlo edo kontu zehatz batzuei dagokienez bere negoziazio legitimitatearen esparruan langile horien lan-baldintzak zehazteko har zitzakeen erabakiak.

Horri jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen enpresaz gaindiko Hitzarmen Kolektiboaren Negoziazio Batzordeak 2017ko urriaren 30ean egindako bilkuran, akordio hau sinatu zen, hori sinatuta erakunde sindikalek aldeko jarrera agertu zutela.

1. Aplikazio-eremua.

Akordio hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunei aplikatuko zaie.

2. Indarraldia.

Akordio hau bere aplikazio-eremuaren barneko langileei aplikatuko zaie sinatzen den egunetik.

3. Xedea.

Akordio honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen enpresaz gaindiko hitzarmen kolektiboaren edukia, Nafarroako Gobernuaren 2007ko urtarrilaren 15eko erabakiaren bidez onetsia, sine die aplikatzea, ezertan eragotzi gabe Negoziazio Batzordeak beste arlo edo kontu zehatz batzuei dagokienez bere negoziazio legitimitatearen esparruan langile horien lan-baldintzak zehazteko har ditzakeen erabakiak.

4. Erregistroa eta gordailua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen enpresaz gaindiko Hitzarmen Kolektiboaren Negoziazio Batzordeko Idazkaritzaren bidez Administrazioaren esku uzten da tramitatzeko eta kudeatzeko eskumena, akordio hau Enpleguko Ministerioaren mendeko lan hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroan erregistratu eta gordaila dezan.

Sinatu ondoren, akordio hau Hitzarmenen Erregistro Orokorrean (REGCON) gordailatu eta erregistratuko da, estatutuetatik kanpoko itun gisa, “Eraginkortasun mugatua duen akordioa/hitzarmena” ildotik (2. XG), Gobernuaren 2007ko urtarrilaren 15eko erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen enpresaz gaindiko Hitzarmen Kolektiboaren 31000132011988 erreferentziazko kodeari lotuta.

Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da.

Iruñean, 2017ko urriaren 30ean.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen izenean, M.ª José Beaumont Aristu.–ANPE, ELA, CCOO, LAB, SMN eta UGT sindikatuak.

Iragarkiaren kodea: F1800614