180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

417/2015 prozedura arrunta

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: 417/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“363/2017 epaia.

–Lehendakaria:

Francisco Javier Pueyo Calleja.

–Magistratuak:

María Jesús Azcona Labiano.

Raquel Hermela Reyes Martínez.

Iruñean, 2018ko irailaren 10ean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatu magistratu jaun-andreek eratuak, 417/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtsoa irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren aurka jarri zen (2015eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 4koa), zeinaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi baitziren. Auto horietan, Sindicato Médico de Navarra sindikatua izan da alderdi demandatzailea, Castillo Torres prokuradore jaunak ordezkatuta eta Jesús María Bayo Moriones abokatu jaunak defendatuta, eta Nafarroako Gobernua alderdi demandatua, bere aholkulari juridikoak ordezkatuta eta defendatuta. Honako aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauek kontuan hartuta erabaki du Salak.

Epaitza:

1.–Baiesten dugu Sindicato Médico de Navarra sindikatuak, Castillo Torres prokuradore jaunak ordezkatuta eta Jesús María Bayo Moriones abokatu jaunak defendatuta, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta, horrenbestez, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.2 artikulua eta 22. artikuluaren 1., 3. eta 4. apartatuak baizik ez ditugu baliogabetzen, ez baitira zuzenbidearen araberakoak. Errekurritutako 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren (2015eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 4koa).

2.–Alderdi demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen dugu berariaz.

Jakinaraz bedi ebazpen judizial hau Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, eta aditzera ematen da kasazio-errekurtsoa soilik jar daitekeela haren aurka, dagokion Salari zuzendua, bakar-bakarrik kasazio-interes objektiboko kasuren bat badago tartean eta ezarritako legezko baldintzak betez, hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 86. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat (uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoak emandako testuaren arabera).

Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala honi zuzenduta prestatu beharko da, epai hau jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean.

Alderdiei aditzera ematen zaie ezen, edozein kasutan, eta aurkezten diren kasazio-errekurtso guztietan, kasuan kasuko kasazio-errekurtsoari buruzko idazki guztiek bat etorri beharko dutela, aitzakiarik gabe, Auzitegi Goreneko Gobernu Salak 2016ko apirilaren 20an (2016ko 162. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 6koa) eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honek 2016ko ekainaren 27an hartutako Erabakiaren bidez onetsi diren baldintza eta betebehar estrintsekoekin.

Erabaki horiek ikusgai daude Justizia Auzitegi Nagusi honen iragarki-taulan, eta argitaratuta, orobat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren webgunean (www.poderjudicial.es), jendaurrean egon daitezen eta orok jakin ditzan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu”.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2018ko uztailaren 24an.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J1809454