180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketak, Irati eta Zabaleta mendietako pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzan eta Onddo, ziza eta gainerako produktu naturalen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2018ko abuztuaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Irati eta Zabaleta mendietako pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzan eta Onddo, ziza eta gainerako produktu naturalen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketak behin betiko onetsi eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkarozen, 2018ko irailaren 6an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena.

Iragarkiaren kodea: L1811104