180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2018ko abuztuaren 24ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen kreditu-gehigarriko aurrekontu-aldaketa Kultura-etxeko igogailuaren obrak finantzatzeko.

Interesdunek espedientea ikusi ahalko dute, baita bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ere, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, lehenago aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Erriberrin, 2018ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1810948