180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, Imarkoaingo UE 1.8 Exekuzio Unitatearen mugak aldatzeko. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, irailaren 5eko Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Vicente Gutierrez Collazosek sustatua, Imarkoaingo UE 1.8 Exekuzio Unitatearen mugak aldatzeko.

2. Espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesa duten pertsona edo entitateek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat.

3. Hasierako onespena jakinaraztea sustatzaileari, ukitutako titularrei, Imarkoaingo Kontzejuari eta Iruñerriko Mankomunitateko Zerbitzuei.

4. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Noain Elortzibarren, 2018ko irailaren 5ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1811132